Zinemagile donostiarrak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Filmaketaren azken fasean murgilduta dago, Palentziako Carrión de los Condes herrian. Aitarekin batera idatzi du gidoia. Sei urtez jardunean egon ostean, Marina Palacio zuzendaria Y así seguirán las cosas bere lehen film luzea errodatzen bukatzeko azken irudiak hartzen ari da egunotan. 90
Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Zinemagile donostiarrak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Filmaketaren azken fasean murgilduta dago, Palentziako Carrión de los Condes herrian. Aitarekin batera idatzi du gidoia.

Sei urtez jardunean egon ostean, Marina Palacio zuzendaria Y así seguirán las cosas bere lehen film luzea errodatzen bukatzeko azken irudiak hartzen ari da egunotan. 90 minutuko lan honek haurtzaroa, memoria eta landa-eremuko despopulazioa ditu aztergai, Germán izeneko haurraren begiradatik.
Fikzioaren eta errealitatearen artean hara-hona dabilen proiektua da zinemagile donostiarrarena, eta udak baliatu ditu filmaketetarako. Izan ere, denboraren joana izango da ardatza: haurren gorputzetan, ahotsen aldaketetan eta keinuetan modu ikusgarrian geldituko da iltzatuta.
Tierra de Camposen, Palentzian, aktore ez profesionalekin errodatu dute, inguruko haurrekin. Bada, urteetan izandako harremanetik jaio da filma, haien jolasteko eta lurraldean egoteko modua errespetatzearen emaitza.
Palaciok aitarekin batera idatzi du istorioa, eta haren esanetan “ikasketa eta hazkunde bidaia konstantea” izan da: “Pribilegioa izan da hazi ninduen horrekin guztiarekin filmatzea: nire herria, paisaiak eta jendea. Eta istorio hau nire aitarekin batera idaztea ere oso garrantzitsua izan da niretzat”.
Lan-taldea
Lara Izagirrek zuzentzen duen Gariza Films ekoiztetxearen babesaz gain, filmak ICAA, Eusko Jaurlaritza, Gaztela eta Leongo Junta, EITB eta RTVE erakundeen babesa izan du. NOKA Mentoring, Ikusmira Berriak edota Zinebi Networking bezalako espazioetan parte hartu du, gainera.
Talde teknikoari dagokionez, Palaciok Eva Valiño soinu-burua, Ana Pfaff muntaia-aholkularia eta Maitane Carballo muntatzailea izan ditu aldamenean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio | 0 | 5.21 | 15-07-2026 |
| 2 | MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu” | 0 | 8.66 | 09-03-2026 |
| 3 | ‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek | 0 | 8.93 | 11-06-2026 |
| 4 | Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak | 0 | 11.2 | 20-08-2026 |
| 5 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 6 | 74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak | 0 | 10.4 | 18-08-2026 |
| 7 | Estreinaldiak: UZTAILAK 10 | 0 | 12.37 | 09-07-2026 |
| 8 | ‘POPEL’ filma, PRIMERANen ikusgai | 0 | 14.03 | 20-05-2026 |
| 9 | ‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok | 0 | 7.62 | 15-04-2026 |
| 10 | Profesionalen topaketa egingo dute, lehenengoz, NIFF jaialdian | 0 | 10.41 | 04-08-2026 |