Zinema programatzaile lanetan aritu izan da urte luzez Maren Zubeldia, ZINEGOAK – Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdian. Baina Alauda Ruiz de Azuaren, Estibaliz Urresolaren, Paul Urkijoren zein Iciar Bollaínen ondoan ere egin du lan. Zuzendari-laguntzaile izan da aipatutako zinemagileen azken proiektuetan, eta orain, batean zein bestean pilatutako esperientziaren ondoren, berak propio hartu
MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu” bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Zinema programatzaile lanetan aritu izan da urte luzez Maren Zubeldia, ZINEGOAK – Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdian. Baina Alauda Ruiz de Azuaren, Estibaliz Urresolaren, Paul Urkijoren zein Iciar Bollaínen ondoan ere egin du lan. Zuzendari-laguntzaile izan da aipatutako zinemagileen azken proiektuetan, eta orain, batean zein bestean pilatutako esperientziaren ondoren, berak propio hartu du gidaritza.
Silvina Guglielmotti argentinarrarekin batera, Ultramarino film laburra idatzi du, lau eskutara, baita zuzendu ere. Gizarte tradizioak eta egiturak zalantzan jarri dituzte kostaldeko herri batean girotutako istorio honetan: Zazu da protagonista, bere nortasunaren bila dabilen gaztea.
Lan-talde apartak babestu du Maren, zinemagintza euskal herritarrean erreferente diren profesionalak izan baititu aldamenean. Besteak beste, aurtengo Goya sarietarako hautagai izan diren Itziar Garcia Zubiri (Los domingos film laudatuko ekoizpen bura), Nerea Torrijos (Gaua filmeko jantzitegi burua) edota Drama FX-en (Gaua filmeko efektu bereziak prestatu dituen enpresa) ekarpenarekin jaio da film laburra, eta egun, nazioarteko ibilbide betean da.
KIMUAK 2025 bilduman aukeratu zuten Ultramarino, Doxa Produkzioak ekoiztetxearen proiektua dena, eta Bilboko ZINEBI jaialdian zein Hego Amerikako zenbait txokotan erakutsi dute. Gaur bertan, Malagako Zinema Jaialdian lehiatuko da.
Marenekin hitz egin dugu ZINEAn; zuzendari lanetan ondu duen bere lehen filma barru-barrutik ezagutzeko tartetxoa eskaini digu.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake” | 0 | 12.65 | 30-06-2026 |
| 2 | MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan” | 0 | 6.92 | 23-02-2026 |
| 3 | ‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian | 0 | 10.42 | 18-05-2026 |
| 4 | GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu” | 0 | 10.18 | 08-06-2026 |
| 5 | Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean | 0 | 13.18 | 03-02-2026 |
| 6 | AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia | 0 | 11.98 | 18-08-2026 |
| 7 | Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’ | 0 | 9.52 | 12-08-2026 |
| 8 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 9 | Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea | 0 | 15.89 | 13-08-2026 |
| 10 | Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari | 0 | 12.58 | 12-05-2026 |