Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia

Дата публикации: 18-08-2026 08:46:15

Proiektuak irailaren 1era arte aurkez daitezke, eta ohi bezala, hautatutako sortzaileek zortzi asteko egonaldia egingo dute, bi alditan banatuta. Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak antolatuta, Ikusmira Berriak egonaldi-programaren 13. edizioan izena emateko azken egunak dira honakoak. Hain zuzen ere, irailaren 1era arteko epea izango da Euskal Herriko, Espainiako eta
AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Proiektuak irailaren 1era arte aurkez daitezke, eta ohi bezala, hautatutako sortzaileek zortzi asteko egonaldia egingo dute, bi alditan banatuta.

Ikusmira Berriak 2026

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak antolatuta, Ikusmira Berriak egonaldi-programaren 13. edizioan izena emateko azken egunak dira honakoak.

Hain zuzen ere, irailaren 1era arteko epea izango da Euskal Herriko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako sortzaileen zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko. Ondoren, horiek guztiak aztertu eta azaroan jakinaraziko dira bost kategoriatan hautatu diren lanak.

Aurten ere, Tabakalera zentroan egin beharreko zortzi asteko egonaldia bitan banatuko da: proiektua martxan jartzeko sei aste, 2027ko martxo eta apirilean; beste bi aste, Donostia Zinemaldian bertan, zuzendariek beraiek proiektua, ordurako garatu samar izango dutenean. Hala, zinema-industriako ordezkarien aurrean aurkezteko aukera izango dute. Maiatzetik irailera bitarteko tartean, aldiz, bere kontura ariko dira lanean zinemagileak, industriako adituen batzordearen aldetik online tutoretza jasoko duten bitartean.

Deialdiaren oinarriak eta gainerako informazioa programaren orrialdean dago eskuragai.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia013.2510-08-2026
2MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan”06.9223-02-2026
3Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea015.8913-08-2026
4MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
5Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
6AZKEN EGUNAK | Nafarroa Zinemaren Lurraldearen 14. edizioa, izen-emate deialdia014.1907-08-2026
7EKAIN ALBITE: “Sormen-prozesuak irekia eta malgua izan behar du, intuiziotik abiatutakoa”08.228-04-2026
8GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu”010.1808-06-2026
9LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
10Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.98. Источник: www.zinea.eus.