Eusko Jaurlaritzaren 2017–2025 aldiko ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntzen datuak, modalitate ezberdinetako (fikziozko film luzeak, sorkuntza dokumentalak, laburrak eta serieak) zenbakiak eta baita bederatzi urteko epealdian horiek izandako bilakaera, aztertzea besterik ez dago Euskal Autonomi Erkidegoko ikus-entzunezko industriaren barne-dinamikak ulertzeko: nork du aukera, nork jasotzen duen aitortza, eta zein espaziotan ari den eratzen genero-oreka erreala. Ondorioa argia
Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Eusko Jaurlaritzaren 2017–2025 aldiko ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntzen datuak, modalitate ezberdinetako (fikziozko film luzeak, sorkuntza dokumentalak, laburrak eta serieak) zenbakiak eta baita bederatzi urteko epealdian horiek izandako bilakaera, aztertzea besterik ez dago Euskal Autonomi Erkidegoko ikus-entzunezko industriaren barne-dinamikak ulertzeko: nork du aukera, nork jasotzen duen aitortza, eta zein espaziotan ari den eratzen genero-oreka erreala.
Ondorioa argia da: datu kuantitatiboek hobekuntza agerian uzten duten arren, egiturazko desoreka iraunkorrak identifikagarriak dira oraindik.

Sarbidea vs. aitortza: aurkezturiko proiektuen eta emandako laguntzen arteko arrakala
Funtsezkoa da bereiztea emakumeek proiektuak aurkezteko duten presentzia eta benetan laguntza jasotzen dutenen proportzioa. Zenbait modalitatetan —fikziozko film luzeetan bereziki— azken urteetan emakumeek gero eta proiektu gehiago aurkezten dituzten arren, laguntzen esleipena ez da beti proportzio berean handitu.
Hala, sarbidean aurrerapausoak egon arren, aitortza instituzionalaren mailan desoreka puntualak mantentzen dira, urte batzuetan emakumeek zuzendutako proiekturik lagundu gabe geratu direlarik (2023an, esaterako).
Genero-ereduak modalitateen arabera
Datuen irakurketak berresten du ikus-entzunezko industriaren barruan genero-eredu tradizionalak oraindik ere indarrean daudela:
Aurrekontu txikiko fikzioa: paradoxaren adibidea
Esanguratsua da ere txikiko fikziozko film luzeen kasua. Teorian, sarbide errazagoa duen modalitatea izan arren, datuek erakusten dute emakume zuzendarien presentzia oso urria izan dela, bai aurkeztu diren proiektuei erreparatuz gero eta baita banatu diren laguntzei dagokienean ere. Horrek iradoki lezake du desoreka ez dela soilik baliabide ekonomikoen ondorio, baizik eta proiektuak bideratzeko sare profesionaletan, konfiantza-dinamiketan eta legitimitate sinbolikoan errotutako faktorea.



Animazioa: 2025eko mugarri sinbolikoa
Kontrara, Animaziozko film luzeetan 2025ean izandako datuak —emakumeek zuzendutako proiektu guztiek laguntza jasotzea— mugarri sinbolikotzat har daitezke. Joera egonkor gisa interpretatu gabe, modalitate horretan emakumeek gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari direla iradokitzen du.

Euskarazko telesailak: aukera-leiho berria
Euskarazko telesailen deialdia berriagoa (2024an banatu zituzten laguntzak aurrenekoz) izanik, ezinezkoak da ondorio argirik ateratzea. Ordea, genero ikuspegitik aztertuta, datuek emakume zuzendarien presentzia parekatua erakusten dute. Hasierako konfigurazio horrek aukera ematen du hastapenetik oreka handiagoa finkatzeko, bestelako modalitateetan gertatu ez den moduan.

Ondorio orokorra
Arestian aipatu bezala, 2017–2025 aldiko bilakaerak erakusten du emakume zuzendariek euskal ikus-entzunezkoen laguntza-sisteman presentzia areagotu dutela, batez ere sormen-esparru jakin batzuetan. Hala ere, datuek adierazten dute aurrerapena ez dela lineala ezta egiturazkoa ere: estrategikotzat jotzen diren modalitate horietan desoreka mantentzen da, eta urteen artean ematen diren gorabeherek agerian uzten dute berdintasuna ez dagoela bermatuta.