Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea

Дата публикации: 13-08-2026 07:37:32

Lurdes Esqueda irakaslea, Cristian Ruiz kultur ekoizle eta gestorea, Maria Encío eta Julen Zubiete gidoilariak zein ekimen honetako zuzendaria den Marcos Perera arduratuko dira aurtengo edizioko 10 finalistak aukeratzeaz. Behin proiektuak onartuta, aukeratuek bi hilabete luze izango dituzte sorkuntza lanak errodatu eta aurkezteko. Nafarroako leku turistikoetan kokatutako fikziozko 10 film labur ekoizten laguntzea, erkidegoan turismoa
Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Lurdes Esqueda irakaslea, Cristian Ruiz kultur ekoizle eta gestorea, Maria Encío eta Julen Zubiete gidoilariak zein ekimen honetako zuzendaria den Marcos Perera arduratuko dira aurtengo edizioko 10 finalistak aukeratzeaz. Behin proiektuak onartuta, aukeratuek bi hilabete luze izango dituzte sorkuntza lanak errodatu eta aurkezteko.

Nafarroa Zinemaren Lurraldea 2026 hautaketa batzordea

Nafarroako leku turistikoetan kokatutako fikziozko 10 film labur ekoizten laguntzea, erkidegoan turismoa sustatzeko. Horixe izan zuen sortze-helburua Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketak, eta horretan dirau oraindik. Bada, adin nagusiko edozein pertsonak osatutako proiektu oro aurkeztu ahal izango da deialdira; gaia eta generoa libreak izango dira, baldin eta istorioa eta ekoizpena antolatzaileek esandako kokapenetako batean eta dagozkion mugarri turistikoetan gertatzen badira: Azkoien, Deikaztelu, Viana, Iruñea, Tafalla, Olazti, Mendaboa, Urdazubi eta Allo.

Sortzaileek abuztuaren 10era arte izan dute gidoi proposamenak bidaltzeko aukera, eta egun, hautespen-batzordea horiek ikuskatzen ari da. Ondoko profesionalek osatzen dute, eta errodaje fasera igaroko diren finalistak erabakiko dituzte:

  • Lourdes Esqueda, Ikusizko Kultura eta Analisi Filmikoaren irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean
  • Cristian Ruiz, kultur ekoizle eta gestorea
  • Julen Zubiete, gidoilaria eta GIDOI elkarteko bazkidea
  • Maria Encío, gidoilaria eta ALMA elkarteko bazkidea
  • Marcos Perera, Nafarroa Zinemaren Lurraldea ekimeneko zuzendaria

Behin proiektuak onartuta, aukeratuek bi hilabete luze izango dituzte sorkuntza lanak errodatu eta aurkezteko, azaroaren 16ra arte, hain zuzen. Horiek jendaurrean pantailaratuko dituzte azaroaren 21etik 29ra bitartean, parte hartu duten udalerrietako zinema aretoetan. Antolakuntzaren xedea grabaketarako erraztasun guztiak eskaintzea da, eta beharrezkoa balitz lau lagunentzako egonaldia ordaintzeko prest dira.

Gainera, bigarren fasean, bost sari banatuko dituzte: 2.500 euroko lehen saria, 1.000 euroko bigarren saria, argazki onenaren 500 euroko saria, ikusleen 500 euroko saria, eta epaimahaiaren 500 euroko sari berezia. Gainera, interpretazio onena sarituko duten 250 euroko laguntza banatuko dute.

Irabazleak datorren abenduan, Tafallan egingo den sari-banaketa ekitaldian, iragarriko dituzte.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1AZKEN EGUNAK | Nafarroa Zinemaren Lurraldearen 14. edizioa, izen-emate deialdia014.1907-08-2026
2Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak09.3820-05-2026
3AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia011.9818-08-2026
4Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan011.6320-08-2026
5AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia013.2510-08-2026
6Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
7Profesionalen topaketa egingo dute, lehenengoz, NIFF jaialdian010.4104-08-2026
8Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026
9LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
10MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.89. Источник: www.zinea.eus.