Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan

Дата публикации: 20-08-2026 06:45:14

Aurreko edizioetan baino proposamen gehiago aurkeztu dira aurten, eta finalisten artean estilo eta genero aniztasun handia nabarmendu dute antolatzaileek. Formakuntza-programa irailaren 7tik 13ra bitartean egingo da, ohi bezala, Oltza Jauregian. Doklab Navarra dokumentalgintza arloko formakuntza-programaren bosgarren edizioa irailaren 7tik 13ra bitartean egingo da, Oltza Jauregian (Nafarroa), eta dagoeneko iragarri dituzte egonaldiko partaideak. Nazioarteko 14 zinemagileren
Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Aurreko edizioetan baino proposamen gehiago aurkeztu dira aurten, eta finalisten artean estilo eta genero aniztasun handia nabarmendu dute antolatzaileek. Formakuntza-programa irailaren 7tik 13ra bitartean egingo da, ohi bezala, Oltza Jauregian.

Doklab Navarra dokumentalgintza arloko formakuntza-programaren bosgarren edizioa irailaren 7tik 13ra bitartean egingo da, Oltza Jauregian (Nafarroa), eta dagoeneko iragarri dituzte egonaldiko partaideak. Nazioarteko 14 zinemagileren (8 emakumezko eta 6 gizonezko) 11 proiektu aukeratu dituzte; Euskal Herriko, Madrilgo, Argentinako, Kolonbiako eta Mexikoko sortzaileen proposamenak onartu dituzte.

Aurten, hautaketa prozesua “bereziki zaila” izan dela aitortu du Pablo Iraburu Doklab Navarrako zuzendari artistikoak, izan ere, aurreko lau edizioetan baino proiektu gehiagok eman dute izena. Hala, finalisten artean estilo eta genero aniztasun handia nabarmendu du: dokumental behatzaileak, istorio autoerreferentzialak, esperimentalak, animaziozkoak eta baita sukaldeko zinemari (culinary cinema) lotutakoak ere.

Zazpi eguneko egonaldi murgiltzaile honetan, zinemagileek diziplina anitzetako adituen bisitak jasoko dituzte eta nazioartean ospe handiko dokumentalistek gidaturiko proiekzio eta solasaldietan parte hartuko dute. Tailer hauen helburua sortzaileen gaitasunak indartzea da, sormena, eraginkortasuna eta erresilientzia landuz. Aurten, Ainara Vera, Beatriz Setuain eta Pablo Iraburu bera arituko dira irakasle lanetan. Horrez gain, parte-hartzaileek online bidezko briefing-saioak izango dituzte estatuko zein nazioarteko telebista-kate, plataforma, ekoizle eta finantzatzaile nagusiekin. Bertatik bertara jasotako informazioarekin rol-joko gamifikatu bat garatuko dute, merkatuak proiektuei ematen dien erantzuna eta bideragarritasuna aztertzeko.

Arena Comunicación ekoiztetxeak sustatutako egonaldi honek Generazinema Formación egitasmoaren finantzaketa du. Gainera, Nafarroako Rural Kutxarekin sinatutako akordioari esker, euskal eta errioxar talentua bultzatzeko beka berri bat emango da edizio honetan. Doklab Navarrak Cines Golem, Oxfam Intermón, GuideDoc, Intangia eta Bodegas Ochoa babesleen laguntza ere badu.

Era berean, DocsMX, DocsBarcelona, IDFAcademy, BAM (Bogotá Audiovisual Market) eta Kolonbiako Ekoizleen Topaketarekin egindako hitzarmenei esker, ekimena gaztelaniazko zinema dokumentala eta merkatu globala lotzen dituen topagune eta hub garrantzitsu bihurtu da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
2‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek09.1721-08-2026
374. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
4‘Harun Farocki efektua’ erakusketaren baitako solasaldia, irailaren 10ean07.6221-08-2026
5Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
6‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
7Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
8Estreinaldiak: ABUZTUAK 1401213-08-2026
9Irati Iciar UEU: "Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egin dugu"0508-06-2020
10Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu07.6622-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.63. Источник: www.zinea.eus.