Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek

Дата публикации: 21-08-2026 07:30:03

SZ14 – Santurtziko Zine Jaialdiak SZ BBK Impulsa – Banaketa eta Sustapen Sariaren lehenengo edizioa iragarri du, ekoizpenaren fase aurreratuan dauden film laburrak amaitzen laguntzeko eta, ondoren, jaialdietan zabaltzen errazteko. Datorren irailaren 10aren 23:59ak arte aurkez daitezke proposamenak. Etapa berri baten hasiera iragarri zuen Santurzinek, urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko den ekimenerako lanen izen-ematea irekitzearekin batera.
‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

SZ14 – Santurtziko Zine Jaialdiak SZ BBK Impulsa – Banaketa eta Sustapen Sariaren lehenengo edizioa iragarri du, ekoizpenaren fase aurreratuan dauden film laburrak amaitzen laguntzeko eta, ondoren, jaialdietan zabaltzen errazteko. Datorren irailaren 10aren 23:59ak arte aurkez daitezke proposamenak.

Etapa berri baten hasiera iragarri zuen Santurzinek, urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko den ekimenerako lanen izen-ematea irekitzearekin batera. Bada, ordutik tantaka ari dira hamalaugarrena izango den edizioaren ezaugarriak iragartzen.

SZ BBK Impulsa – Banaketa eta Sustapen saria da iragarri duten azkena. Programa berri honek BBKren eta Festhomeren partaidetza du, eta film laburrak egiteko prozesuaren azken urratsetan laguntzeko asmoz sortu zen, jaialdien zirkuitura jauzi egitea errazteko eta sortzen ari den zinemaren profesionalizazioan laguntzeko hain zuzen.

Hala, ondorengo faseetan aurkitzen diren proiektuak aurkez daitezke deialdira:

  • Muntaketa-lanean dauden proiektuak.
  • Ekoizpen osteko fasean dauden proiektuak.
  • Lehen muntaketa fasean daude proiektuak
  • Dagoeneko amaituta dauden film laburrak, estreinatzear edo jaialdietako ibilbidea hastear daudenak.

Helburua obra amaitzen laguntzea da, eta, batez ere, jaialdien zirkuituan zabaltzea; horretarako, 2.000€ -ko saria eta 250 €-ko diru-zorroa banatuko ditu proiektu irabazlea jaialdietan inskribatzeko. Honakoak dira deialdiaren baldintza orokorrak:

  • 18 urtetik gorako pertsona fisikoek edo bizitokia edo egoitza soziala Espainian duten pertsona juridikoek har dezakete parte. Gutxienez, proiektuen % 50 euskal ekoiztetxeenak izango dira.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, gehienez.
  • Deialdian parte hartzea doakoa da.
  • SZ14ko antolakuntza-taldeko, hautaketa-batzordeko edo epaimahaiko kideen ardurapeko proiektuek ezin izango dute parte hartu.
  • SZren hautaketa-batzordeak gehienez sei proiektu finalista hautatuko ditu.

Datorren irailaren 10aren 23:59ak arte aurkez daitezke proposamenak.

Xehetasun gehiago, HEMEN.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aurkeztu dute 14. Santurzine jaialdiaren kartela013.8919-08-2026
2Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan011.6320-08-2026
3Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak012.9918-08-2026
4Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
574. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
6‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
7Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
8Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
9‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
10Estreinaldiak: ABUZTUAK 1401213-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.17. Источник: www.zinea.eus.