Uribarri-Gamboa urtegiaren inguruan filmatutako 5 minutuko obrak eskatu dituzte kasurako,14 eta 30 urteko gazteek sortutakoak. Lanak abuztuaren 31ra arte aurkez daitezke. ‘Natura zine bihurtzen den tokian’ lelopean, Gamboa Zinemaldiak edizio berria ospatuko du irailaren 26an. Sail Ofizialean lehiatzeko filmen deialdia itxita bada ere, Araban Errodatua atalera lanak aurkezteko aukerak dago oraindik. Zinemagileek abuztuaren 31ra arte
Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Uribarri-Gamboa urtegiaren inguruan filmatutako 5 minutuko obrak eskatu dituzte kasurako,14 eta 30 urteko gazteek sortutakoak. Lanak abuztuaren 31ra arte aurkez daitezke.
‘Natura zine bihurtzen den tokian’ lelopean, Gamboa Zinemaldiak edizio berria ospatuko du irailaren 26an. Sail Ofizialean lehiatzeko filmen deialdia itxita bada ere, Araban Errodatua atalera lanak aurkezteko aukerak dago oraindik. Zinemagileek abuztuaren 31ra arte dute Festhome bidez euren filmak bidaltzeko epea zabalik.
Uribarri-Gamboa urtegiaren inguruan filmatutako 5 minutuko obrak galdegin dituzte kasurako,14 eta 30 urteko gazteek sortutakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean filmatu ahal izango dira, eta azpitituluak euskaraz izan beharko dituzte.
Hazten doan zinemaldia
Ekologia eta ingurumen gaiak ardatz dituen Gamboa Zinemaldiak laugarren edizioa izango du aurten. Hausnarketarako eta ekintzarako tresna gisa jasio zen 2023an, eta urtez urte hazten ari da. Sail Ofizialean lehiatzeko deialdira 12 lan aurkeztu dira, estatu osoko zinemagileek bidalitakoak, eta hautaketa-batzordeak horiek ikuskatuko ditu orain. Finalistak irailaren 2an jakinaraziko dituzte, eta hilaren 26an proiektatuko dituzte Uribarri Ganboan.
Sariei dagokienez, film labur irabazleak 250 euro jasoko ditu, eta Araban errodatutako lan onenak 200 euro. Batari zein besteari garaikurra ere emango diote, euskarazko lan onenari eta ikus-entzuleen gogokoenari bezala. Celedones de oro elkarteak ere sari berezia emango du, eta gainera, euskarazko film labur onena ere ebatziko dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 2 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 3 | 74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak | 0 | 10.4 | 18-08-2026 |
| 4 | ‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia | 0 | 13.25 | 19-08-2026 |
| 5 | ‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan | 0 | 8.44 | 21-08-2026 |
| 6 | Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak | 0 | 12.99 | 18-08-2026 |
| 7 | Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak | 0 | 8.69 | 20-08-2026 |
| 8 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 9 | Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan | 0 | 11.63 | 20-08-2026 |
| 10 | "Sarea sendotzeko ezinbesteko elkargunea da Araba Euskaraz" | 5 | 6 | 14-06-2026 |