Gaur, 21:30ean hasita, Paul Urkijok zuzendutako lan fantastikoa proiektatuko dute, Armentiako zelaietan. Antolatzaileek gaualdiaz gozatzeko tapakia edo kanpin-aulkia eraman dezatela gomendatu die herritarrei. Udako iluntzeak zinema onenarekin argitzeko asmoz pentsatutako Gasteiz, Zinema Hiria zikloaren baitan, Paul Urkijoren Gaua pantailaratuko dute, gaur, hirian. Fantasiazko eta errealitate historikoaren artean dabilen filma dakar filmak, zehazki, euskal mitologiaren gaueko
‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Gaur, 21:30ean hasita, Paul Urkijok zuzendutako lan fantastikoa proiektatuko dute, Armentiako zelaietan. Antolatzaileek gaualdiaz gozatzeko tapakia edo kanpin-aulkia eraman dezatela gomendatu die herritarrei.

Udako iluntzeak zinema onenarekin argitzeko asmoz pentsatutako Gasteiz, Zinema Hiria zikloaren baitan, Paul Urkijoren Gaua pantailaratuko dute, gaur, hirian. Fantasiazko eta errealitate historikoaren artean dabilen filma dakar filmak, zehazki, euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko da XVII. mendean girotutako istorio baten bidez. Gaueko izakien mundu mitologikoa eta landa-eremuko sineskeriaren iruditeria uztartuko ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso bat sortuz.
Saioa Armentiako zelaietan izango da, 21:30ean hasita. Sarrera doan da, eta antolatzaileek gaualdiaz gozatzeko tapakia edo kanpin-aulkia eraman dezatela gomendatu diete herritarrei. Hala ere, gogorarazi dute arazo fisikoak dituzten pertsonentzat aulkiak bertan izango direla prest. Eguraldi txarra eginez gero, saioa atzeratu egingo da.
Filmaren nondik norakoak
Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.
Sitgesko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdiaren 58. edizioan izan zuen mundu mailako estreinaldia, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea inauguratu zuen gero. Datozen egunotan IFFR – Rotterdamgo Nazioarteko 55. Zinema Jaialdian lehiatuko da ere. Goya sarietarako hiru izendapen ditu, arlo teknikoetan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak | 0 | 11.2 | 20-08-2026 |
| 2 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 3 | ‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia | 0 | 13.25 | 19-08-2026 |
| 4 | Estreinaldiak: UZTAILAK 10 | 0 | 12.37 | 09-07-2026 |
| 5 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 6 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 7 | Kutsidazu 493. ‘EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA’ | 0 | 13.32 | 21-08-2026 |
| 8 | 74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak | 0 | 10.4 | 18-08-2026 |
| 9 | Xabier Agirre (filosofoa): "'Irati' filmak euskal mitologia sasoian dagoela erakusten du" | 0 | 5 | 01-03-2023 |
| 10 | Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik | -5 | 6 | 02-06-2026 |