Fatih Akin zinemagile alemaniarraren lan berriena irailaren 18an pantailaratuko dute Kursaalean, inaugurazio-ekitaldiaren ondoren. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da. Donostia Zinemaldia pixkanaka-pixkanka 74. edizioko programa argitzen ari da. Ezagun dira hainbat ataletan erakutsiko dituzten filmak, eta ikus-entzuleak dagoeneko hasi dira ikusi nahi dituztenak aukeratzen. Gaur, Sail Ofiziala irekiko duen lana ezagutarazi du jaialdiak, eta zinemazaleen gozamenerako,
‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Fatih Akin zinemagile alemaniarraren lan berriena irailaren 18an pantailaratuko dute Kursaalean, inaugurazio-ekitaldiaren ondoren. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da.

Donostia Zinemaldia pixkanaka-pixkanka 74. edizioko programa argitzen ari da. Ezagun dira hainbat ataletan erakutsiko dituzten filmak, eta ikus-entzuleak dagoeneko hasi dira ikusi nahi dituztenak aukeratzen. Gaur, Sail Ofiziala irekiko duen lana ezagutarazi du jaialdiak, eta zinemazaleen gozamenerako, zinemagile entzutetsu bat iragarri dute, aldiz, Urrezko Maskorraren lehian aurrenekoz arituko dena.
Fatih Akin alemaniarrak Geister / Ghost Song filma aurkeztuko du Donostian, mundu mailako estreinaldia izango duena. Galerari eta desioari buruzko drama poetikoa irailaren 18an pantailaratuko dute, Kursaalen, inaugurazio-ekitaldiaren ondoren. Mariam Dawoud eta Eren M. Güvercin aktoreak ditu protagonista, eta Farasha eta Faris interpretatuko dituzte, graduazio-festa baten ondoren lehen begi-kolpean maiteminduko diren bi neska-mutil. Gau horretan bertan, Farasha hil egingo da bat-batean, baina bi munduren arteko maitasun-istorio zoragarri bat hasiko da bien artean, Farisekin ametsen bidez elkartzeko modua aurkituko baitu emakumeak.
Estreinakoz Donostian
Cannesen, Berlinen zein Venezian lehiatu eta saritu izan dute Akin, baina ez da sekula Urrezko Maskorra eskuratzeko hautagaia izan. Head-On (2004) pelikularekin Urrezko Hartza irabazita lortu zuen oihartzuna nazioartean, eta urte gutxiren buruan Gidoi Onenarekin saritu zuen Cannesko Zinema Jaialdian –The Edge of Heaven (2007)-, eta Diane Krugerri emakumezko aktore onenaren saria eman zioten Aus dem Nichts / In the Fade (2017) pelikulan egindako lanagatik; ingelesez besteko film onenaren Golden Globe saria lortu zuen. Amrum (2025) ere Cannesen bertan estreinatu zuen.
Bestetik, Epaimahaiaren Sari Bereziarekin aitortu zuten Veneziako Mostran –Soul Kitchen (2009); zinemaldi italiarrean estreinatu zuen ere The Cut (2014). Arrakasta handia izan zuten The Golden Glove (2019) eta Rheingold (2022) filmek ere; azken honek milioi bat ikus-entzuletik gora izan zituen Alemanian.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 2 | 74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak | 0 | 10.4 | 18-08-2026 |
| 3 | Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak | 0 | 12.99 | 18-08-2026 |
| 4 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 5 | Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak | 0 | 8.69 | 20-08-2026 |
| 6 | Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu | 0 | 13.99 | 17-08-2026 |
| 7 | Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak | 0 | 11.2 | 20-08-2026 |
| 8 | Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai | 0 | 11.52 | 17-08-2026 |
| 9 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 10 | ‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan | 0 | 8.44 | 21-08-2026 |