Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu

Дата публикации: 17-08-2026 09:28:48

Jaialdiko pantailarik handienean Karateka (Aritz Moreno) eta Muguruza FM 40 Tour (Ander Merino Etxebeste eta Fermin Muguruza) lanak aurrenekoz egongo dira ikusgai, eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia ere egingo da bertan. Bihar, abuztuak 18, goizeko 10:00etan hasiko da saio horietarako sarreren salmenta. Donostia Zinemaldiaren 74. edizioa hurbiltzen ari den heinean, jaialdiko aretorik
Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Jaialdiko pantailarik handienean Karateka (Aritz Moreno) eta Muguruza FM 40 Tour (Ander Merino Etxebeste eta Fermin Muguruza) lanak aurrenekoz egongo dira ikusgai, eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia ere egingo da bertan. Bihar, abuztuak 18, goizeko 10:00etan hasiko da saio horietarako sarreren salmenta.

belodromoa 74ssiff

Donostia Zinemaldiaren 74. edizioa hurbiltzen ari den heinean, jaialdiko aretorik handienak, 2.000 pertsonarentzako edukiera duen Belodromoak, bere ateak irekiko ditu berriz ere programazio zabal eta erakargarri batekin; aurten, bi mundu-estreinaldi garrantzitsu hartuko ditu. Alde batetik, irailaren 21ean (19:00etan), Aritz Morenok Karateka aurkeztuko du. Sandra Sánchez karateka olinpikoaren bizitzan oinarritutako fikzio honek konbentzio guztiak hautsi zituen emakumearen istorioa kontatzen du, 39 urterekin urre olinpikoa lortu zuena. Andrea Ros, Patrick Criado eta Ernesto Alterio dira filmeko protagonista nagusiak.

Gainera, irailaren 24an (19:00etan), Ander Merino Etxebestek eta Fermin Muguruzak zuzendutako Muguruza FM 40 Tour dokumentala estreinatuko da. Lan honek musikari irundarraren azken bira eta 40 urteko ibilbide oparoa jasotzen ditu, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetatik hasi eta gaur egunera arteko erresistentzia kulturala islatuz.

Urteroko ohiturari jarraituz, Belodromoak bestelako jarduera esanguratsuak ere hartuko ditu. Batetik, irailaren 19an (18:00etan), Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin lankidetzan, zinema musika eta irudiak uztartzen dituen ikuskizun tradizionala izango da. Gonbidapena beharrezkoa da eta irailaren 12tik aurrera jaso ahal izango dira Kursaalean edo Turismo bulegoan. Bestetik, irailaren 25ean (18:30ean), Go!azen telesail arrakastatsuaren denboraldi berriaren lehen atala ikusi ahal izango da.

Era berean, goizeko saioetan, 6 eta 11 urte arteko haurrek zinema eta zientzia lotzen dituzten proiekzioez gozatuko dute, DIPC eta Euskadiko Filmategiaren laguntzaz. Eta hilaren 26an, Perlak saileko eta Sail Ofizialeko itxiera-filmez gain, amaierako gala zuzenean proiektatuko da (15 euroko prezioan).

Sarreren salmenta eta prezioak

Belodromoko saio gehienetarako sarrerek 8,75 euroko prezioa izango dute. Bihar goizeko 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez. Saio bakoitzeko gehienez lau sarrera eros daitezke, baina operazio bakar batean hamar sarrera baino gehiago hartzen dituztenek %25eko deskontua izango dute. Donostia Kultura eta Kutxabanken Gaztetxartela ere onartuko dira deskontuak aplikatzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak012.9918-08-2026
2Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
3‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
474. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
5Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
6‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
7Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean07.6920-07-2026
8Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai011.5217-08-2026
9Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan01022-07-2026
10Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.99. Источник: www.zinea.eus.