Lau egunez, mundu osoko animaziozko film laburrak, haurrentzako saioak, tailerrak industria-topaketak eta kontzertuak hartuko ditu Debako zinemaldiak. Sail Ofiziala irailaren 11n eta 12an gauzatuko da, eta hamar herrialde baino gehiagoko film laburrak lehiatuko dira bertan. Animadeba jaialdiak irailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko du aurtengo ekitaldia, eta dagoeneko, antolatzaileek egitarau osoa argitu dute, webgunean kontsulta daitekeena.
Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Lau egunez, mundu osoko animaziozko film laburrak, haurrentzako saioak, tailerrak industria-topaketak eta kontzertuak hartuko ditu Debako zinemaldiak. Sail Ofiziala irailaren 11n eta 12an gauzatuko da, eta hamar herrialde baino gehiagoko film laburrak lehiatuko dira bertan.
Animadeba jaialdiak irailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko du aurtengo ekitaldia, eta dagoeneko, antolatzaileek egitarau osoa argitu dute, webgunean kontsulta daitekeena. Lau egunez, mundu osoko animaziozko film laburrak, haurrentzako saioak, tailerrak industria-topaketak eta kontzertuak hartuko ditu Debako zinemaldiaren 19. edizioak.
Nazioarteko animaziozko lan onenak biltzen dituen Sail Ofiziala irailaren 11n eta 12an gauzatuko da, Kutxa Zuria espazioan, eta hamar herrialde baino gehiagoko film laburrak lehiatuko dira bertan. Bi saioak 19:00etan hasiko dira, epaimahaiak Film Labur Onenaren eta Gidoi Onenaren sariak emango ditu, eta publikoak bere film gogokoena aukeratzeko aukera izango du, Publikoaren Sariarekin.
Jarraian dituzue Sail Ofizialeko filmak:
Bestetik, lehiakorra ez den Panorama atalak ikus-entzunezko panoramaren aniztasuna irudikatzen duten 11 film labur jasoko ditu. Irailaren 10ean, 17:00etan proiektatuko dituzte, Kutxa Zurian bertan. Gainera, Zuzendari Berriak EHU sailean zinemagile gazteen proposamen berri eta ausartak erakutsiko dituzte.
Etxeko txikienek ere beren gunea izango dute Animatxiki sailean; irailaren 10ean, 10:00etan, Luzaro ikastetxean egingo da saioa. 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako atal honetan animazioaz familiakideekin batera gozatu ahal izango da. Eskaintza osatzeko, EITBko Makusi plataformako atal bereziak ere proiektatuko dira.
Filmen emanaldiez gain, Animadeba Lab gunean ikus-entzunezkoen industriari buruzko topaketak eta proiektuen aurkezpenak egingo dira profesionalentzat. Iluntzeetan, berriz, jaialdiak musika eskaintza erakargarria prestatu du: Maskak taldearen zuzeneko kontzertuak eta DJ Siwanabaren saioak girotuko dituzte gaueko emanaldiak.
Animadeba jaialdiaren 19. edizioari buruzko xehetasun guztiak, hemen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Estreinaldiak: EKAINAK 19 | 0 | 13.5 | 18-06-2026 |
| 2 | Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak | 0 | 8.69 | 20-08-2026 |
| 3 | Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea | 0 | 14.1 | 23-07-2026 |
| 4 | Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu | 0 | 13.99 | 17-08-2026 |
| 5 | ‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia | 0 | 13.25 | 19-08-2026 |
| 6 | Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak | 0 | 12.99 | 18-08-2026 |
| 7 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 8 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 9 | Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean | 0 | 7.69 | 20-07-2026 |
| 10 | Estreinaldiak: UZTAILAK 10 | 0 | 12.37 | 09-07-2026 |