Aurreko urteetako hitzorduaren arrakastari jarraipena eman asmoz, Networking – Gosari Topaketaren saio berri bat antolatuko du Basque.Audiovisual. markak Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan. Brasilgo, Kantabriako, Txileko, Kolonbiako, Mexikoko, Nafarroako, Akitania Berriko, Dominikar Errepublikako eta Uruguaiko ordezkaritzak gonbidatuko dituzte bertara. Datorren irailaren 22an finkatu dute hitzordua, 9:00etatik 10:30era bitartean, jaialdiaren egoitza nagusia den Kursaal pareko Gronx kafetegian.
Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Aurreko urteetako hitzorduaren arrakastari jarraipena eman asmoz, Networking – Gosari Topaketaren saio berri bat antolatuko du Basque.Audiovisual. markak Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan. Brasilgo, Kantabriako, Txileko, Kolonbiako, Mexikoko, Nafarroako, Akitania Berriko, Dominikar Errepublikako eta Uruguaiko ordezkaritzak gonbidatuko dituzte bertara.

Datorren irailaren 22an finkatu dute hitzordua, 9:00etatik 10:30era bitartean, jaialdiaren egoitza nagusia den Kursaal pareko Gronx kafetegian. Antolatzaileen hitzetan, ekimen “oso interesgarria” da lan harreman berriak lantzerako unean, bazkide berriak bilatzeko ez ezik, norberaren lana atzerrian ezagutzera emateko aukera aparta baita.
Hartara, Industry ataleko gainerako jarduerei erreparatuta finkatu dute eguna, jaialdian egon daitezkeen beste tankerako jardueretarako asistentzia ez oztopatzeko. Parte-hartu nahi duten ekoizle eta zinemagileek irailaren 1a baino lehen gauzatu beharko dute inskripzioa, formulario hau betez.
Ohar gisa, antolatzaileek jakinarazi dute proiektu bakoitzeko pertsona bakarra bertaratu ahal izango dela hitzordura. Era berean, dokumentazio guztia ingelesez aurkeztu behar da eta ekitaldian proiektua ordezkatuko duen pertsonak ingelesa jakin beharko du gainerako ordezkaritzekin komunikatu ahal izateko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu | 0 | 13.99 | 17-08-2026 |
| 2 | Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak | 0 | 12.99 | 18-08-2026 |
| 3 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 4 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 5 | ‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia | 0 | 13.25 | 19-08-2026 |
| 6 | 74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak | 0 | 10.4 | 18-08-2026 |
| 7 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 8 | Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean | 0 | 5 | 04-04-2019 |
| 9 | Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai | 0 | 11.52 | 17-08-2026 |
| 10 | Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan | 0 | 11.63 | 20-08-2026 |