Jaialdi donostiarreko New Directors salean lehiatuko diren hamalau filmen berri eman dute. Jaime Lorenteren El mal hijo opera primak emango dio hasiera, eta Billy Lumbyren Florid-ek k itxiko du. Alemania, Bulgaria, Txile, Hego Korea, Espainia, Iran, Japonia, Kazakhstan, Mexiko, Norvegia, Erresuma Batua, Ukraina eta Taiwango hainbat zinemagilek osatuko dute 74. Donostia Zinemaldiaren baitako New Directors
Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Jaialdi donostiarreko New Directors salean lehiatuko diren hamalau filmen berri eman dute. Jaime Lorenteren El mal hijo opera primak emango dio hasiera, eta Billy Lumbyren Florid-ek k itxiko du.

Alemania, Bulgaria, Txile, Hego Korea, Espainia, Iran, Japonia, Kazakhstan, Mexiko, Norvegia, Erresuma Batua, Ukraina eta Taiwango hainbat zinemagilek osatuko dute 74. Donostia Zinemaldiaren baitako New Directors salia. Denak ere, Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak izango dira. Horiek ikusi eta baloratzeko ardura izango du saileko epaimahaiak, eta 18 eta 25 urte bitarteko 150 ikaslek Gazteriaren DAMA saria ebatziko dute ere.
Jaime Lorente espainiarraren El mal hijo / The Bad Son opera primak abiatuko du lehiaketa, denbora gelditu dela diudien landa-ingurune batean kokatuko duena. Belaunaldiz belaunaldi familiako zauriak nola transmititzen diren ikasiko du haur protagonistak, eta hazi ahala, horiek sendatzen saiatuko da. Aldiz, Billy Lumby britainiarraren Florid-ek itxiko du atala. Bertan, gizon gazte bat bere buru-arazoak, medidakizoa eta drogak asmo musikalekin orekatzen saiatuko da.
Guztira, hamalau lanek osatuko dute New Directors saila. Aipatutako bi filmez eta dagoeneko iragarritako ekoizpen espainiarrez gain, ondokoak erakutsiko dituzte: dantzari gazte baten istorioa dakarren Body of Glass (Naëmi Ada), Mexikoko herri batean girotuta dagoen Morro (Rodrigo García Saiz), bere sentimendu debekatuez kezkatuta, neska-lagun eta alabarekin bizi nahi ez duen gizon bat protagonista duen Cute (Marlene Emilie Lyngstad), Japoniara seme-alaben bila itzuliko den soldadu ohi errusiar baten istorioa den The Ballet Lesson edota Balkhash izeneko herrixkatik alde egiteko ametsa duen musika-irakaslea ezagutaraziko digun Mugalim (Ayana Nurdinova).
Horiekin batera, ikusgai egongo dira Lovers Sleep Alone (Massih Parsaei), iaz WIP Europan hautatua izan zen proiektua; Ri Guang / Will You Still Be My Friend (Lu Po-Shun), adiskidetasunaz mintzo dena, Obuvkite na bashta mi / My Father’s Shoes (Hristo Simeonov), neska gazte baten eta haren amaren istorioa dena; Bloques erráticos / Erratics, EQZEko Artxiboko masterreko ikaslea den Thomas Woodrofferena; eta The World Before (Yoon Dan-bi), monarekin uharte urrun batean, lasaitasunean, bizi den emakume gazte bati buruzkoa.