Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari

Дата публикации: 12-05-2026 08:52:26

Sail nagusietan ez da euskal ordezkaritzarik egongo, baina Basque. Audiovisual. markaren babespean, hainbat proiektu erakutsiko dituzte Marché du Film merkatuan. Gaur abiatuko dute 79. Cannesko Zinemaldia. 12 egunez, mundu mailako autore zinemaren erdigune bilakatuko da, eta polemikaren bat edo beste dakar. AEBko filmik apenas lehiatuko da aurtengo Sail Ofizialean, eta Thierry Frémaux festibaleko zuzendariak argudiatu
Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Sail nagusietan ez da euskal ordezkaritzarik egongo, baina Basque. Audiovisual. markaren babespean, hainbat proiektu erakutsiko dituzte Marché du Film merkatuan.

cannes 79 kartela-zinea

Gaur abiatuko dute 79. Cannesko Zinemaldia. 12 egunez, mundu mailako autore zinemaren erdigune bilakatuko da, eta polemikaren bat edo beste dakar. AEBko filmik apenas lehiatuko da aurtengo Sail Ofizialean, eta Thierry Frémaux festibaleko zuzendariak argudiatu du ausentzia Hollywoodeko estudio handiek bizi duten gainbeheraren erakusgarri dela. Frémauxek berak, aurkezpen prentsaurrekoan Wim Wenders defendatu du ere, Berlinaleko epimahaiburu izanik egindako adierazpenen harira. Bestetik, ikusmina sortu du John Lennon: The Last Interview lanak; AA Adimen Artifiziala erabiliz ondu du Steven Soderbergh zuzendariak.

Edonola ere, ohi bezala, foku nagusia Sail Ofizialean jarriko dute kazetari eta zinemazaleek. Urrezko Palma irabazteko 21 hautagai izango dira, eta Park Chan-wook zinemagile hegokorearra da epaimahaiburua. Badira izen ezagun asko: Cristian Mungiu (Fjord), Hirokazu Kore-eda (Sheep in the Box), Pedro Almodóvar (Amarga navidad), Ryusuke Hamaguchi (All of a Sudden), Asghar Farhadi (Parallel Tales). Baita ere aspaldiko partez bueltan diren zenbait: Andrey Zvyagintsev (Minotaur), Pawel Pawlikowski (Fatherland), Lászlo Nemes (Jean Moulin), Ira Sachs (The Man I Love). Bestetik, Sail Ofizialean aurrenekoz parte hartuko duten dozena bat zinemagilek. Besteak beste, Rodrigo Sorogoyenek (El ser querido), Javier Ambrossi eta Javier Calvok (La bola negra), Marie Kreutzerrek (Gentle Monster), Valeska Grisebachek (The Dreamed Adventure), Léa Mysiusek (The Birthday Party) edota Kôji Fukadak (Nagi Notes).

Euskal zinema industria, merkatuan

Sail lehiakorretan euskal ekoizpenik izango ez bada ere, Marché du Film merkatuan presentzia izango du euskal ikus-entzunezkoen industriak, Basque. Audiovisual. markaren babespean. Doxa producciones-en Altxaliliak (Maia Iribarne Olhagarai) proiektuak Cannes Docs-en parte hartuko du. Bestetik, Daniel Romerok zuzendutako Las hijas PÖFF Goes to Cannes atalean egongo da, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo, Cannes Remakes-en.

Market Screenings izango da proiektu euskal herritar gehien jasoko dituen merkatuko saila. Dagoeneko gurean estreinatu diren Gaua (Paul Urkijo) eta Dekoratua (Alberto Vázquez) erakutsiko dituzte; horekin batera, David Perez Sañudoren lan berriena, Sacamantecas thrillerra, Winnipeg, itxaropen ontzia (Elio Quiroga eta Beñat Beitia) animaziozko film luzea eta Un hijo (Nacho La Casa) drama proiektatuko dituzte.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
2Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak09.3820-05-2026
3AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia013.2510-08-2026
4Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
5Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’09.5212-08-2026
6MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
7Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026
874. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
9‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 12.58. Источник: www.zinea.eus.