Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan”

Дата публикации: 23-02-2026 10:32:05

Donostia Zinemaldiaren abaroan egiten diren industria jarduera garrantzitsuenetako bat da Ikusmira Berriak, talentu zinematografiko emergentea babestu eta sustatu egiten duen programa. Zortzi asteko egonaldian datza, bi fasetan banatuta, eta oro har, zazpi hilabeteko  –martxotik irailera bitartean– laguntza jasotzen du zinemagile hautatu bakoitzak. Lehenbiziko fasean, egoiliarrek sei astez garatzen dituzte beren proiektuak (martxoa eta apirila bitarean),
MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan” bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Donostia Zinemaldiaren abaroan egiten diren industria jarduera garrantzitsuenetako bat da Ikusmira Berriak, talentu zinematografiko emergentea babestu eta sustatu egiten duen programa. Zortzi asteko egonaldian datza, bi fasetan banatuta, eta oro har, zazpi hilabeteko  –martxotik irailera bitartean– laguntza jasotzen du zinemagile hautatu bakoitzak. Lehenbiziko fasean, egoiliarrek sei astez garatzen dituzte beren proiektuak (martxoa eta apirila bitarean), eta adituen batzordeko kideen aholkularitza jasotzen dute. Kideok tutoretza-lanak egiten dituzte proiektuotan, eta, horretaz gainera, garapen-prozesuaren faseak premien arabera lantzen dituzte.

Lehen fasea igarota, irailean, Donostia Zinemaldiarekin batera, itzuli egiten dira egonaldiaren azken bi asteak betetzeko. Denbora horretan, egoiliarren egitasmoetan parte hartu nahi duten profesionalekin lankidetzan aritzeko aukerak lantzen eta sustatzen dira. Egonaldiko bi faseen artean, tutoreek eta erakundeek aholkularitza eta laguntza ematen diete proiektuen garapenari.

2015an sortua, hamargarren urteurrena ospatu du ekimenak 2025ean. Dagoeneko finkatuta egon arren, indartsu hazten jarraitzen du. Zenbakiei erreparaturik, 1.800 proposamenek baino gehiagok eman dute izena, eta, guztira ikus-entzunezko 56 proiekturi eskaini zaie babesa; horietatik 28 amaitu dira, eta zinema-jaialdien nazioarteko zirkuitu zabal batean hautatu dituzte: Donostia Zinemaldian, Venezian, Cannesen, Belinalen, DocLisboa jaialdian…

Urteurrena aitzakia gisa hartuta, programaren arduraduna den Maialen Francorekin elkartu gara. Urteotako bilakaeraz, helburuez, kasu arrakastatsuenez… aritu gara hizketan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia011.9818-08-2026
2Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026
3MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
4Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’09.5212-08-2026
5AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia013.2510-08-2026
6GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu”010.1808-06-2026
7Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo07.6716-03-2026
8Ikus-entzunezko ekoizpen exekutiboan eta ekintzailetzan trebatzeko programa, PIXELIANen09.6513-08-2026
9Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea015.8913-08-2026
10Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 6.92. Источник: www.zinea.eus.