Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek

Дата публикации: 11-06-2026 11:37:42

Yerma hirugarren film luzearen errodaje-lanak bukatu ditu Lara Izagirre zinemagile zornotzarrak. Zazpi astez aritu da Bilboko hainbat tokitan — Guggenheim museoa, Alhondiga eta Euskal Herriko Unibertsitatea, besteak beste — eta baita Greziako Evia uhartean ere. Izagirrek Maria Goiricelaya antzerkigilearekin batera idatzi zuen antzezlan homonimoaren egokitzapena da filma, eta Ane Pikaza eta Aitor Borobia ditu protagonista. Haiekin batera arituko dira Loli Astoreka, Leire Orbe,
‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Yerma hirugarren film luzearen errodaje-lanak bukatu ditu Lara Izagirre zinemagile zornotzarrak. Zazpi astez aritu da Bilboko hainbat tokitan — Guggenheim museoa, Alhondiga eta Euskal Herriko Unibertsitatea, besteak beste — eta baita Greziako Evia uhartean ere.

Izagirrek Maria Goiricelaya antzerkigilearekin batera idatzi zuen antzezlan homonimoaren egokitzapena da filma, eta Ane Pikaza eta Aitor Borobia ditu protagonista. Haiekin batera arituko dira Loli Astoreka, Leire Orbe, Naiara Carmona eta Aritz Kortabarria.

Euskal Herriko Unibertsitatean eskulturako irakasle postua lortu berri duen 36 urteko emakumea da Mara protagonista. Bere bikotearekin, Jonekin, etxe berrira bizitzera joan ondoren, eta lan-egonkortasuna lortuta, ama izateko desioa bere bizitza betetzen hasiko da.

Yerma-k Federico García Lorcaren izen bereko lanaren berrinterpretazio garaikidea, hiritarra eta euskarazkoa proposatzen du, amatasunaren, antzutasunaren eta lagundutako ugalketaren dilema etikoen inguruko presio soziala bezalako gaiak jorratuz.  Jatorrizko testuak ez bezala, filmak narratiba eraldatzaile bat planteatzen du, non protagonistak bere etorkizuna birdefinitzeko bidea aurkitzen duen.

Zuzendariak ohiko talde-teknikoa bildu du: Gaizka Bourgeaud argazki-zuzendari lanetan; Eva Valiñok soinu-buru; Zaloa Ziluaga arte-zuzendaritzan eta Paula Olaz jatorrizko musikaren konposatzaile.

Gariza Filmsek ekoitzi du filma, eta hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Europa Creativa MEDIA, Eurimages, Bizkaiko Foru Aldundia, EITB, RTVE eta BBK Fundazioa. Gainera, Neda Film-en bidez Greziar herrialdearekin koprodukzioan-, Greek Film Center eta ERTren (Greziako telebista publikoa) babesa du ere.

Atera Films arduratuko da banaketa nazionalaz.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian010.4218-05-2026
2LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
3‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio05.2115-07-2026
4‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan08.4421-08-2026
5Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da06.1812-08-2026
6Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
7Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo07.6716-03-2026
8‘Superra’ izeneko euskarazko telesaila ari da grabatzen EITB06.0111-03-2026
9"Young and beautiful" filma iritsiko da Golemeko karteldegira asteburu honetan0514-03-2019
10‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok07.6215-04-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.93. Источник: www.zinea.eus.