Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok

Дата публикации: 15-04-2026 09:28:08

1987an Guardia Zibilak tiroz hildako Luzia Urigoitia ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta, memoria politikoaren inguruko gogoeta zabala egiteko parada da Lander Garro idazle eta dokumentalgilearen Lutxi eta zuhaitza filma. Otxandioko herritarren ekimenez sortua, fikzioa eta dokumentazioa uztartzen ditu. 1987ko uztailaren 23an, Guardia Zibilak ETAren aurka egindako polizia operazio baten barruan hil zuen Urigoitia, Pasaiako (Gipuzkoa)
‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

1987an Guardia Zibilak tiroz hildako Luzia Urigoitia ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta, memoria politikoaren inguruko gogoeta zabala egiteko parada da Lander Garro idazle eta dokumentalgilearen Lutxi eta zuhaitza filma. Otxandioko herritarren ekimenez sortua, fikzioa eta dokumentazioa uztartzen ditu.

1987ko uztailaren 23an, Guardia Zibilak ETAren aurka egindako polizia operazio baten barruan hil zuen Urigoitia, Pasaiako (Gipuzkoa) Trintxerpe auzoko etxebizitza batean. Bertan zeuden Alicia Pereira, Manuel Muiños eta Urigoitia bera; Pereira eta Muiños atxilo eraman zituzten, baina Urigoitia ez zen bizirik irten etxetik: bi tiro eman zizkioten, haietako bat buruan. Bertsio ofizialak tiroketaren teoria zabaldu zuen, baina lehen azterketa forentseek bestelako zantzuak agertu zituzten: garondoan hartutako tiro batek hil zuen. Auzia duela 26 urte itxi zuten epaitegietan, baina zer gertatu zen guztiz argitu gabe dago oraindik, Urigoitiaren sorterria izan zen Otxandion (Bizkaia) haren memoria plaza publikora eramateko egindako eginahalak gorabehera.

Hain zuzen, herritarrek sortutako Aurrera Begira elkartearen eskutik heldu zitzaion Garrori dokumentala egiteko proposamena. Elkarteak berak hartu zuen prozesua finantzatzeko ardura nagusia ere, eta hartara, auzolanaren ondorio da filma. Zuzendaritzaz gain, gidoilari eta editore lanak burutu ditu Garrok-; Ander Salsamendi eta Mattin Saldias aritu dira argazki-zuzendari; eta Olmo Cascallar arduratu da musikaz.

Ikerketa eta kronika historikoa  fikziozko pasarteekin uztartuta ageri dira filmean, azken hori iragana irudikatzeko tresna bilakatuta. Horrez gain, egitura geruzatua du filmak: hamabi atal kronologikotan banatua dago, eta bakoitzak informazio zati bat gordetzen du.

Hain zuzen ere, Olaia Aguayo aktoreak hartu du Urigoitiaren rola fikziozko atal horietan, eta harekin batera aritu dira Xabi Lopez, Alain Lersundi, Joserra Fachado, Aitor de Kintana, Garazi Urkola, Xabier Matxain, Gontzal Royuela, Asier Urbulu, Luix Mitxelena eta Arnatz Puertas aktoreak. Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian sortutako platoan grabatu dituzte polizia operazioaren eszenak, eta Urigoitiak Otxandiotik ihes egin zuen garaia kontatzeko, berriz, Ipar Euskal Herriko zenbait tokitan izan dira filmatzen.

Era berean, Paco Etxeberria forentsearen azalpenei esker izango du ikusleak auzi medikuaren berri, eta Iñigo Iruin abokatuak -familiaren akusazioa izan zen- ematen du hari juridikoaren berri. Aldiz, Maider F. Galardi kazetariaren esku dago kontakizunaren gidaritza, eta Urigoitiaren aldeko omenaldia antolatzeagatik atxilotu, epaitu eta zigortutako Asier Duranen herritarraren lekukotza ere jaso du Garrok. Horiez gain, beste hainbat kideren testigantza zuzenak ere bildu ditu: Alicia Pereira Muiñosena, zeina atxilo eraman zuten Guardia Zibilaren operazioan; Iñaki Garcesena, Urigoitiarekin batera Ipar Euskal Herrira ihes egindakoa; Gorka Imaz eta Elisabete Kapanaga Urigoitiaren senideena; Javier Buces historialariarena; Jule Goikoetxea filosofoarena; eta Nere Amaia Laskurain biologoarena.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian010.4218-05-2026
2LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
3‘POPEL’ filma, PRIMERANen ikusgai014.0320-05-2026
4‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek08.9311-06-2026
5Ertzaintzak lekukoen bila jarraitzen du Jose Inazio Askasibar elgetarraren harrapaketa argitzeko01028-07-2026
6Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’017.1419-06-2026
7‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio05.2115-07-2026
8Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da06.1812-08-2026
9Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
10Aimar Larrea eta Beatriz Males, azkarrenak aro modernoko X. Izazpirako igoeran0518-05-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.62. Источник: www.zinea.eus.