Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘POPEL’ filma, PRIMERANen ikusgai

Дата публикации: 20-05-2026 07:08:35

Oier Plazak zuzendutako ez-fikziozko lana EiTBren euskarazko streming plataformara igo dute. Gernika-Lumon du abiapuntua, 1937an. Bonbardaketaren garaia, Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren izugarrikeria eta Ekialdeko Europan eman zen komunismoaren gorakada zeharkatzen ditu. Pragan (Txekiar Errepublika) mundu mailako estreinaldia izan ostean, 73. Donostia Zinemaldian eta bateko zein besteko hiztorduetan erakutsi dute Oier Plaza gernikarrak zuzendutako POPEL ez-fikziozko
‘POPEL’ filma, PRIMERANen ikusgai bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Oier Plazak zuzendutako ez-fikziozko lana EiTBren euskarazko streming plataformara igo dute. Gernika-Lumon du abiapuntua, 1937an. Bonbardaketaren garaia, Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren izugarrikeria eta Ekialdeko Europan eman zen komunismoaren gorakada zeharkatzen ditu.

Popel-kartela-zinea

Pragan (Txekiar Errepublika) mundu mailako estreinaldia izan ostean, 73. Donostia Zinemaldian eta bateko zein besteko hiztorduetan erakutsi dute Oier Plaza gernikarrak zuzendutako POPEL ez-fikziozko filma; Frantziako Pessac hirian ospatu ohi duten Nazioarteko Dokumental Historikoen Jaialdian saridun izan da, gainera. Euskal Herriko zinema aretoetara 2025eko azaroan iritsi zen, eta orain, streaming plataformetara egin du salto. Gaurtik aurrera PRIMERANen egongo da ikusgai.

Ez-fikziozkoak Gernika-Lumon du abiapuntua, 1937an. Hori horrela, hiri bizkaitarreko bonbardaketaren garaia, Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren izugarrikeria eta Ekialdeko Europan eman zen komunismoaren gorakada zeharkatzen ditu 90 minututan zehar.

KRITIKA: ‘POPEL’: Memoriaren errautsak

Ahaztutako gutun baten aurkikuntzak, Espainiako Gerra Zibilean erbestera ihes egin ondoren, naziek harrapatu zuten Anjel Lekuona osabaren patu ezezaguna ikertzera eraman zuen Anton Gandarias. Aldi berean, Unai Eguiak, Javier Cercasen El impostor eleberria irakurri ondoren, bere bilaketa propioari ekin zion ere: nazien kontzentrazio-esparruetako izugarrikeriak jasan zituen Enric Moner deportatuarekin zer gertatu zen deskubritzea. Zoriak Anton eta Unairen bideak gurutzatu, eta haiek, beren ikerketak bateratzean, senideen bizitzak data eta leku komunen arabera elkarri lotuta daudela ohartu ziren.

OIER PLAZA GARTZIA: “Potentea bada, istorio batek ez dauka mugarik”

Elkarrekin, eta bidean aurkituriko beste hainbat seniderekin, František Suchde eta bere semearen istorio sinestezina deskubritu zuten: bizitza arriskatu eta Pragako errausketa-labetik nazien erregimenari erresistentzia-pultsu bat bota zioten, 2.000 biktimen errautsak salbatzeko. Aurkikuntza honek iragan eta oraina lotu zituen, inola ere espero gabeko amaierarekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio05.2115-07-2026
2Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
3‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok07.6215-04-2026
4Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da06.1812-08-2026
5‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
6Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
7Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’09.5212-08-2026
8‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek08.9311-06-2026
9Iker Oiz: "Zaurgarriak garenaren froga da Zauria(k) dokumentala"0511-02-2019

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 14.03. Источник: www.zinea.eus.