Etapa berri baten hasiera iragarri zuen Santurzinek, urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko den hamalaugarren ediziorako lanen izen-ematea irekitzearekin batera. Bada, Peli Rubiok ondu olatu berri hori ordezkatzen duen irudia. Santurtziar sustraiak dituzten Zaragozako bi anaia gazte dira SZ14ko kartelaren protagonistak, etorkizunaz eta jaialdiaren etapa berrian iristeke dagoenaz hitz egiten duen irudi bizian. Hain zuzen ere,
Aurkeztu dute 14. Santurzine jaialdiaren kartela bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Etapa berri baten hasiera iragarri zuen Santurzinek, urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko den hamalaugarren ediziorako lanen izen-ematea irekitzearekin batera. Bada, Peli Rubiok ondu olatu berri hori ordezkatzen duen irudia.
Santurtziar sustraiak dituzten Zaragozako bi anaia gazte dira SZ14ko kartelaren protagonistak, etorkizunaz eta jaialdiaren etapa berrian iristeke dagoenaz hitz egiten duen irudi bizian. Hain zuzen ere, datorren urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko da zinemaldiaren hamalaugarren edizioa, eta dagoeneko ari dira bertan erakutsiko diren lanen hautaketa prozesu betean.
Era berean, aurtengo beste protagonista nagusia, kartelean ere agertzen dena, Santurtziko Comsa zinemaren besaulki historiko bat da, gaur egungo SKA, aurten hogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari dena.
Lau atal lehiakorrak
Ohi bezala, Santurzinek lau atal izango ditu lehiatzeko. Lehenengoa, Espainiar Estatuko filmen atala, Estatuko ekoizpen berriei zuzenduta egongo da. Atal honetara aurkezten diren filmek ez dute hamabost minututik gora iraungo eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan beharko dute.
Bigarrenik, Santurtzi atalak herriko lanak saritzea izango du xede, eta bi baldintza bete beharko dituzte bertara aurkezten diren lanok: gehienez ere hamabost minutuko iraupena izatea eta, gutxienez, Santurtzin errodatutako eszena bat izatea. Bestalde, EITBk Euskal Pantailak atala babestuko du hirugarren urtez, Euskal Herrian ekoiztutako film labur, ertain eta luzeak partekatzeko plaza.
Azkenik, Amnistia Internacional erakundeak babestuko duen Ibiltariak ataleko lanek Giza Eskubideen urraketak izan beharko dituzte oinarri, beti ere, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasota dauden bezala.
Estatuko, Euskal Pantailak eta Ibiltariak ataletarako obrak aurkezteko epea abuztuaren 16a itxi berri da. Santurtzi atalarena, berriz, urriaren 1era arte luzatuko da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 2 | Estreinaldiak: ABUZTUAK 14 | 0 | 12 | 13-08-2026 |
| 3 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |
| 4 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 5 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 6 | 'Do it yourselfie' | 0 | 7.92 | 26-02-2026 |
| 7 | Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak | 0 | 8.69 | 20-08-2026 |
| 8 | "Zurrumurruen kontrako estrategia" gazte topaketak | 0 | 5 | 28-09-2017 |
| 9 | El PP acusa a Zupiria de atacar a Policía y Guardia Civil para «tapar el asalto» del PNV a la Ertzaintza | 0 | 6.81 | 16-08-2026 |
| 10 | Матчами с участием ЦСКА и "Спартака" продолжится программа 14-го тура РПЛ | 0 | 0 | 22-10-2022 |