Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Do it yourselfie'

Дата публикации: 26-02-2026 09:21:27

"Zerk eramaten du orain arte idatzi ez duen lagun bat eleberri bat sortzera?"Duela hiru urte finalista izan nintzen lehiaketa batean. Ez nuen saririk izan, baina antolatzen zuen argitaletxetik eleberria kaleratzea proposatu zidaten, baldintza batekin: gutxieneko aurresalmenta bat ziurtatu behar nien. Lagun, senideen artean, hori berdin zitzaien. Ezetz esan nien.
Irakurri berri dudanez, Estatuan literatura titulu gehien inprimatzen duen argitaletxea ez da oso ezaguna. Tiradak nahierara dira, txikiak normalean, baina ez dute biltegiratzeko beharrik. Egin eta bidali. Erosleak idazleak berak dira. Negozio ona, autoedizioa, enpresaren ikuspuntutik. Sortzailekoizle horiek bogan dagoen misterio sasibeltzaren formula jorratzen dute askotan –noir hitza ziztu bizian debaluatzen ari da–, baina benetako intriga hortxe hasiko da beraientzat. Irakurleak aurkitzea.
Nerabezaroan lehenengo ipuinak saritu zizkidatenez, Cortazar nintzela pentsatu nuen. Jatuna da egoa. Hurrengoak aurkeztean errealitatea neurtzen joan nintzen. Haien istorioak autoedizioaren bidez ateratzen dituztenak helduak izan ohi dira, eta maiz diote duela gutxi hasi direla idazten. Pandemian batzuk, tartak sukaldatu ordez, baina aurretik dator liburu ekaitza. Gustatuko litzaidake do it yourself-aren beste olatu bat dela sentitzea, multinazionalen kontrako erantzun disidente bat, baina idazle horien gehiengoaren amets hezea argitaletxe boteretsuekin fitxatzea delakoan nago. Egungo egileen eztanda ikusita, aldiz, hainbat zigiluk ez dute originalik onartzen baloratzeko. Baina, garrantzitsuagoa, zerk eramaten du orain arte idatzi ez duen lagun bat eleberri bat sortzera?
Kapitalismo sutsu honetan dena eros badaiteke, zergatik ez egiletza? Berrehun orrialde bete, faktura ordaindu, aleak jaso
Hipotesia. Idazteko gosea berreskuratu dugu. Internet ailegatu arte, ikasketak amaitu ostean ia inork ez zuen idazten. Gutunen bat agian. Komunikatzeko era hori berraurkitu da posta elektronikoan, sare sozialetan, whatsapp-ean, eta edozeinek ere blog bat idatzi dezakeela egiaztatu dugu. Horrekin lotuta, diruaren legitimazioa. Kapitalismo sutsu honetan dena eros badaiteke, zergatik ez egiletza? Berrehun orrialde bete, faktura ordaindu, aleak jaso. Merkatuan dago zure sinadura. Argazkia atera azalarekin. Behin idazlea izan zinela esan dezakezu. DIY-tik selfie-ra. Eta horrela balitz! Egile horiek liburuak lagunen eskuetan jarri –umea izan, zuhaitza landatu, liburua idatzi– eta beste kontu batera. Baina batzuen etxeetan kopiez beteriko kutxak daude. Hasi nahi zuten ibilbide liluragarria jaioberri hil zaie eta badakite erositako hainbat konpromisozko liburu ez direla irakurtzen, Planeta legez. Fetitxeak inprimatzen dituzte orduan autoargitaletxe erraldoietan, frustrazioa kontrazalean?
Noizbehinka sari bat lortzen dut. Idatzitakoaren zati bat argitaletxe ertainei bidali ohi diet. Gustatzen bazaie, arriskua hartuko dute nirekin, bestela arazorik ez. Horrela ikusten ditut, ez inprimategien moduan. Kalitateaz gain –autoedizioetan, zalantza barik, bitxiak egongo dira– idazten librea naiz. Paperak ezin izango du inoiz plazer hori erregistratu, edo ez naiz hain trebea idazten. Luis Rubialesen prosa izatekotan, agian lortuko nuke. Hori gremioa hori!
David Mangana.
 
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Duela hiru urte finalista izan nintzen lehiaketa batean. Ez nuen saririk izan, baina antolatzen zuen argitaletxetik eleberria kaleratzea proposatu zidaten, baldintza batekin: gutxieneko aurresalmenta bat ziurtatu behar nien. Lagun, senideen artean, hori berdin zitzaien. Ezetz esan nien.

Irakurri berri dudanez, Estatuan literatura titulu gehien inprimatzen duen argitaletxea ez da oso ezaguna. Tiradak nahierara dira, txikiak normalean, baina ez dute biltegiratzeko beharrik. Egin eta bidali. Erosleak idazleak berak dira. Negozio ona, autoedizioa, enpresaren ikuspuntutik. Sortzailekoizle horiek bogan dagoen misterio sasibeltzaren formula jorratzen dute askotan –noir hitza ziztu bizian debaluatzen ari da–, baina benetako intriga hortxe hasiko da beraientzat. Irakurleak aurkitzea.

Nerabezaroan lehenengo ipuinak saritu zizkidatenez, Cortazar nintzela pentsatu nuen. Jatuna da egoa. Hurrengoak aurkeztean errealitatea neurtzen joan nintzen. Haien istorioak autoedizioaren bidez ateratzen dituztenak helduak izan ohi dira, eta maiz diote duela gutxi hasi direla idazten. Pandemian batzuk, tartak sukaldatu ordez, baina aurretik dator liburu ekaitza. Gustatuko litzaidake do it yourself-aren beste olatu bat dela sentitzea, multinazionalen kontrako erantzun disidente bat, baina idazle horien gehiengoaren amets hezea argitaletxe boteretsuekin fitxatzea delakoan nago. Egungo egileen eztanda ikusita, aldiz, hainbat zigiluk ez dute originalik onartzen baloratzeko. Baina, garrantzitsuagoa, zerk eramaten du orain arte idatzi ez duen lagun bat eleberri bat sortzera?

Kapitalismo sutsu honetan dena eros badaiteke, zergatik ez egiletza? Berrehun orrialde bete, faktura ordaindu, aleak jaso

Hipotesia. Idazteko gosea berreskuratu dugu. Internet ailegatu arte, ikasketak amaitu ostean ia inork ez zuen idazten. Gutunen bat agian. Komunikatzeko era hori berraurkitu da posta elektronikoan, sare sozialetan, whatsapp-ean, eta edozeinek ere blog bat idatzi dezakeela egiaztatu dugu. Horrekin lotuta, diruaren legitimazioa. Kapitalismo sutsu honetan dena eros badaiteke, zergatik ez egiletza? Berrehun orrialde bete, faktura ordaindu, aleak jaso. Merkatuan dago zure sinadura. Argazkia atera azalarekin. Behin idazlea izan zinela esan dezakezu. DIY-tik selfie-ra. Eta horrela balitz! Egile horiek liburuak lagunen eskuetan jarri –umea izan, zuhaitza landatu, liburua idatzi– eta beste kontu batera. Baina batzuen etxeetan kopiez beteriko kutxak daude. Hasi nahi zuten ibilbide liluragarria jaioberri hil zaie eta badakite erositako hainbat konpromisozko liburu ez direla irakurtzen, Planeta legez. Fetitxeak inprimatzen dituzte orduan autoargitaletxe erraldoietan, frustrazioa kontrazalean?

Noizbehinka sari bat lortzen dut. Idatzitakoaren zati bat argitaletxe ertainei bidali ohi diet. Gustatzen bazaie, arriskua hartuko dute nirekin, bestela arazorik ez. Horrela ikusten ditut, ez inprimategien moduan. Kalitateaz gain –autoedizioetan, zalantza barik, bitxiak egongo dira– idazten librea naiz. Paperak ezin izango du inoiz plazer hori erregistratu, edo ez naiz hain trebea idazten. Luis Rubialesen prosa izatekotan, agian lortuko nuke. Hori gremioa hori!

David Mangana.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Багаевская: День 18 дек, Вт0017-12-2018
2Дмитрий Борисов Стихи Любовь Такая разная То сладость То война ...0021-02-2025
3Багаевская: Вечер 17 дек, Пн0017-12-2018
4Валаам: Утро 13 июн, Чт0012-06-2019
5За год в суды Тверской области более 2500 раз пытались пронести оружие и боеприпасы0003-03-2020
6Axios сообщили о деталях полемики между Трампом и Зеленским на встрече в Белом доме0001-03-2025
7The 5 flying car projects closest to reality0021-08-2020
8🔬 Забайкальские студенты-медики на Форуме будущих технологий! В Москве проходит ...0021-02-2025
9Став Получение знаний и раскрытие способностей. Став Получение знаний и ...0021-02-2025
10آتش سوزی در پالایشگاه شازند مهار شد0025-02-2025

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.92. Источник: alea.eus.