Marsupilami (Philippe Lacheau) Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, eta hara joan da bere bikotekide ohiarekin, euren semearekin eta Stéphane lagun baldarrarekin. Egoera nabarmen korapilatuko da Stephanek, istripuz, paketea ireki eta marsupilami haurtxo
Estreinaldiak: ABUZTUAK 14 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz
Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, eta hara joan da bere bikotekide ohiarekin, euren semearekin eta Stéphane lagun baldarrarekin.
Egoera nabarmen korapilatuko da Stephanek, istripuz, paketea ireki eta marsupilami haurtxo maitagarri bat askatzen duenean.
Zineuskadik sustaturiko ADI! Filmak Euskaraz markaren lanari esker, aurten euskaratuta eskainiko duten hamabosgarren lana da honakoa.
.
.
The End of Oak Street (David Robert Mitchell)Thrillerra | Zientzia fikzioa | Abenturak
1980ko hamarkada. Oak Street auzo amerikar osoa —etxeak eta bizilagunak barne— fenomeno kosmiko misteriotsu baten ondorioz bere lekutik “erauzi” eta mundu ezezagun batera eramaten dute. Platt familia, Denise (Anne Hathaway), Greg (Ewan McGregor) eta haien seme-alabak, bizirik irauten saiatuko dira ingurunea dinosauroz eta bestelako arriskuez josita dagoen bitartean.
.
.
Palestine 36 (Annemarie Jacir)Drama | Historikoa | 30eko hamarkada | Kolonialismoa
1936an kokatzen da, Palestina Britainiar Mandatuaren pean zegoen garaian, eta 1936–1939ko Palestinako matxinada arabiarra du ardatz.
Yusuf, landa-eremuko familia bateko gaztea, bere herrixkaren eta Jerusalemen artean bizi da. Hirian lan egiten duen bitartean, gero eta tentsio politiko handiagoa ikusten du: palestinarrak britainiar aginte kolonialaren aurka altxatzen ari dira, eta Europako antisemitismotik ihesi datozen juduen immigrazioa ere handitzen ari da.
Ezinbestean, Yusufen bizitza pertsonala eta inguruko pertsonen istorioak matxinadaren eta errepresioaren testuinguruarekin nahasten dira.
2025 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Punto de Encuentro
.
.
Living the Land (Huo Meng)Drama | Familia | 90ko hamarkada
1991n kokatzen da, Txinako Henan probintziako landa-eremuan, eta urtebetez familia nekazari baten eta haien herriaren eguneroko bizitza jarraitzen du. Istorioaren erdigunean Chuang, 10 urteko mutikoa, dago. Gurasoak hirira joan dira lana bilatzera, eta Chuang amaren familiaren herrixkan geratzen da, aitona-amonekin eta beste senideekin. Horrela, familia handi baten barruan hazten da, landa-komunitateko ohiturak, lan gogorra eta eguneroko harremanak ezagutuz.
Urteak aurrera egin ahala, ordea, aldaketa handiak iristen hasten dira herrira. Jendea hirietara joaten da lan bila; traktoreak eta telebistak agertzen dira; inbertsio eta negozio berriak sortzen dira, eta petrolio bila dabiltzan esploratzaileak ere iristen dira. Teknologia eta modernizazioa, beraz, belaunaldiz belaunaldi iraun duen bizimodu tradizionalarekin talka egiten hasten dira.
2025 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Zuzendari Onenari Urrezko Hartza
2025 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea:
.
.
Kangaroo (Kate Woods)Komedia | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
Broome-rako bidean auto-istripu bat izan ondoren, Australiako Outbackeko herri urrun batean aurkituko du bere burua Chris Masterman telebistako aurkezle. Bertan, ustekabeko adiskidetasuna sortzen du Charlie 11 urteko aborigenarekin.
Elkarrekin, kanguru-kume umezurtzak erreskatatzen eta zaintzen hasiko dira. Bada, elkarrekin biziko dituzten abenturen bidez, adiskidetasunari, naturaren zaintzari, doluari eta bizitzan norberaren lekua aurkitzeari buruzko hausnartzeko beta izango dute.
.
.
Fuze (David Mackenzie)Thrillerra | Ekintza
Londres erdialdeko obra batean, Bigarren Mundu Gerrako bonba bat aurkitzen dute, oraindik lehertu gabe dagoena. Agintariek ebakuazio erraldoia antolatzen dute berehala, milaka pertsona ingurutik ateratzeko, eta militarrek bonba desaktibatzeko operazioa hasten dute..
Baina ebakuazioak kaos handia sortzen duen bitartean, Karalisek zuzendutako gaizkile-talde batek egoera aprobetxatzen du.
.
.
Two to One (Natja Brunckhorst)Komedia | Familia | Historikoa | 90ko hamarkada
Berlingo Harresia erori ondoren, Ekialdeko Alemaniako markoa (Ostmark) bere balioa galtzear da. Testuinguru horretan, Marenek, Robert senarrak eta haien inguruko bizilagunek milioika marko aurkitzen dituzte lurpeko gordailu batean. Diru hori, ordea, oso denbora gutxian erabili ahal izango dute.
Orduan, taldeak plan bitxi bat prestatzen du: aurkitutako dirua ezkutuan Mendebaldeko Alemaniako markoengatik trukatzea, eta horretarako egoera kaotikoa eta sistemaren nahasmena aprobetxatzea. Arazoa da diruaren jatorria ofizialki existitzen ez den kapital batekin lotuta dagoela; beraz, trukea egitea ez da batere erraza izango.
Pixkanaka, diruaren inguruko abentura hori auzokideen arteko elkarlan, gatazka eta amets kolektibo bihurtzen da. Izan ere, ez dute soilik aberastu nahi: batzuek diru horrekin beren komunitatearen etorkizuna salbatzeko aukera ikusten dute.
.
.
Días de agosto (Chema de la Peña)Thrillerra | Drama
Juanek eta Gabrielak, unibertsitateko bikote gazte batek, uda lasaia eta perfektua igarotzeko asmoa dute familiak kostaldean duen txaletean. Baina haien planak hankaz gora jartzen dira Juanen aita, Fernando, bere bikotekide gazte berriarekin ustekabean iristen denean.
Etxe berean elkarrekin bizitzera behartuta, aita-semearen arteko gatazkak eta aspaldiko zauriek tentsioa areagotzen dute.
.
.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Estreinaldiak: ABUZTUAK 7 | 0 | 12.34 | 06-08-2026 |
| 2 | Aurkeztu dute 14. Santurzine jaialdiaren kartela | 0 | 13.89 | 19-08-2026 |
| 3 | Estreinaldiak: UZTAILAK 10 | 0 | 12.37 | 09-07-2026 |
| 4 | Estreinaldiak: EKAINAK 19 | 0 | 13.5 | 18-06-2026 |
| 5 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 6 | Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan | 0 | 11.63 | 20-08-2026 |
| 7 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 8 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 9 | Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak | 0 | 8.69 | 20-08-2026 |
| 10 | Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai | 0 | 11.52 | 17-08-2026 |