Bizitzaren garestitzeak eta bere ondorioek mobilizazio jendetsuak eragin dituzte azken asteotan mundu osoan. Hego Euskal Herrian, haserre sozial honek hartu duen forma zehatza etxebizitzaren aldeko mobilizazioena izan da, espainiar estatu mailako egoerak bultzatuta. Etxebizitzari buruz hitz egitea, azken batean, soldatari eta langile klasearen bizi baldintzei buruz hitz egitea baita.
Testuinguru honetan, hauteskundeen aurreko giroak tranpa arriskutsua jarri digu muturren aurrean: ustezko etxebizitza eskubide abstraktu batena, alde bateko zein besteko politikariek bolo-bolo darabiltena. "Zertarako da eskubidea, biderik ez badago", kantatzen zuen Baldin Bada musika taldeak. Oinarrizko behar bat eskubide izateak, teorian, mundu guztiarentzat bermatuta egotea esan nahi du. Gizarte eredu kapitalistak, ordea, eskubideen aitortza formala besterik ez digu eskaintzen, eskubide horien gauzapen errealerako baldintzak oztopatu bitartean. Ezinezkoa baita etxebizitza eskubidea bermatzea etxebizitza negozioa den bitartean.
Horregatik, bide bat ireki behar dugu eskubidea benetan eskubide izan dadin. Sistema kapitalistaren gaindipenerako bidea, gauzen egungo egoera errotik aldatzeko eraldaketa sakonak proposatuko dituena,…
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | BIDEAN BAT GARA | 0 | 8.08 | 19-10-2026 |
| 2 | Zukutu gabeko minutu bat | 0 | 18.25 | 22-10-2026 |
| 3 | 'Do it yourselfie' | 0 | 7.92 | 26-02-2026 |
| 4 | Etxeak etxe izan daitezen, herriak herri eta auzoak auzo | 0 | 7.13 | 20-10-2026 |
| 5 | Aldiria | 0 | 8.1 | 22-10-2026 |
| 6 | Ez da utopia, etorkizuna da | 0 | 6.89 | 20-10-2026 |
| 7 | "Aldaketa ausartak" eta "lege-babes zorrotzak"eskatu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak | 0 | 9.74 | 30-09-2026 |
| 8 | 'Itsusi-makusi' | 0 | 10.1 | 19-06-2026 |
| 9 | Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua antolatu du | 0 | 9.03 | 30-09-2026 |
| 10 | "Kriminalizazio kanpaina mediatiko eta poliziala" salatu du Jardun Koordinadorak | 0 | 8.26 | 23-10-2026 |