Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Zukutu gabeko minutu bat

Дата публикации: 22-10-2026 10:00:40

Gidatzen dudan bitartean “entzun beharreko” podcastak aditzen ditut. Tupperra prestatu bitartean jasotzen ditut eguneko albisteak. Neure buruari audioak bidaltzen dizkiot, patxadaz idazteko astirik ez dudan ideiak gordetzeko. Zutabe hau bera ere WhatsApp mezu batean mamitu zen.
Ikasturte berriarekin minutu oro zukutzeko aginduaren bertigoa bueltan etorri zitzaidanean, azpimarraz jositako Byung-Chul Han-en Nekearen gizartea saiakera apaletik berreskuratu nuen; ea oraingoan zerbait barneratzen nuen. Hegazkin batean berrirakurri nuen, eta, hara paradoxa: pentsatu nuen gustura ere egoten naizela konexiorik gabeko parentesi behartu horietan.
Han-ek azaltzen du Mendebaldeko gizarte aurreratuetan paradigma aldaketa bat gertatu dela: lehengo diziplina-gizarteak –kanpotik ezarritako agindu eta debekuetan oinarritzen zenak– errendimenduaren gizarteari eman diola bide, eta orain, norbanakoak garela geure burua esplotatzen dugunak. Esplotatzailea eta esplotatua, pertsona bera; hori bai pagotxa! Kapitalismoaren tranpa handi bat dago hor: geure buruari gero eta gehiago eskatzea lortzen du, geure borondatez, aske, egiten dugula sinetsarazita. Atsedena bera ere zeregin produktibo bihurtzeraino. Eta denera…

Основное содержимое страницы с новостью.

Gidatzen dudan bitartean “entzun beharreko” podcastak aditzen ditut. Tupperra prestatu bitartean jasotzen ditut eguneko albisteak. Neure buruari audioak bidaltzen dizkiot, patxadaz idazteko astirik ez dudan ideiak gordetzeko. Zutabe hau bera ere WhatsApp mezu batean mamitu zen.

Ikasturte berriarekin minutu oro zukutzeko aginduaren bertigoa bueltan etorri zitzaidanean, azpimarraz jositako Byung-Chul Han-en Nekearen gizartea saiakera apaletik berreskuratu nuen; ea oraingoan zerbait barneratzen nuen. Hegazkin batean berrirakurri nuen, eta, hara paradoxa: pentsatu nuen gustura ere egoten naizela konexiorik gabeko parentesi behartu horietan.

Han-ek azaltzen du Mendebaldeko gizarte aurreratuetan paradigma aldaketa bat gertatu dela: lehengo diziplina-gizarteak –kanpotik ezarritako agindu eta debekuetan oinarritzen zenak– errendimenduaren gizarteari eman diola bide, eta orain, norbanakoak garela geure burua esplotatzen dugunak. Esplotatzailea eta esplotatua, pertsona bera; hori bai pagotxa! Kapitalismoaren tranpa handi bat dago hor: geure buruari gero eta gehiago eskatzea lortzen du, geure borondatez, aske, egiten dugula sinetsarazita. Atsedena bera ere zeregin produktibo bihurtzeraino. Eta denera iristen ez bagara, frustratu egiten gara.

En fin. Liburuko orrialde baten argazkia finkatu dut neure buruarekin dudan taldean. Bai, etengabe gauzak bidaltzen dizkiodan horretan, gehienak berriro irakurriko ez ditudan arren.

Saiatuko naiz Euskalerria Irratiak eskaini didan espazio hau gelditzeko, ingurura begiratzeko eta eten horretatik sortutako hausnarketatxoak partekatzeko leiho bihurtzen. Minutu batez bada ere.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1'Do it yourselfie'07.9226-02-2026
2Zertarako da bidea, biderik ez badago08.8121-10-2026
3Sorkuntza024.4121-10-2026
4'Itsusi-makusi'010.119-06-2026
5Etxeak etxe izan daitezen, herriak herri eta auzoak auzo07.1320-10-2026
6Barkatu iruzkinak mindu egin badizu06.5616-10-2026
7Ez da utopia, etorkizuna da06.8920-10-2026
8Historikoki ahaztuak0827-05-2026
9Kide elkartua018.4613-10-2026
10Orientazio plana D eredurako014.9907-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 18.25. Источник: euskalerriairratia.eus.