Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Orientazio plana D eredurako

Дата публикации: 07-10-2026 17:58:01

Familien tipologia asko aniztu da D ereduan. Batzuentzat euskara ez da lehentasun nagusia eta beste arrazoi batzuei arreta gehiago jarri izan diete ikastetxea aukeratzeko orduan: Gertutasuna, hezkuntza proiektuko beste zenbait alor, doakotasuna, publikotasuna, auzoko/herriko eskola erreferentziala izatea, ikasle profilaren homogeneotasuna/hetereogenetasuna,... Horretaz gain, euskarazko murgiltzearen aldeko hautua oso garbi izan duten askorentzat ere, euskararen transmisioa bera baino, D ereduaren ekosistemak eskaintzen dien beste arrazoi batzuk bilatu dituzte: eskola eta auzo/herriaren bidez komunitatea egiteko aukerak, zirkuitu folkloriko edo kulturalak, sektore sozioekonomiko, ideologiko edo kultural jakin bateko partaide sentitzea,...
 
Familia askoren artean, umeak D eredura ekarrita euskararen transmisioan nahikoa egin denaren sinesmena oso zabalduta dago. Datuek beste zerbait erakusten digute ordea, beraz, pentsaera hori erradikalki eraldatu beharra dago eta bestelako espektatiben kudeaketa bat egin. Familia askok ez dute hizkuntza diagnosia, hizkuntza helburua edo euskalduntze prozesuaren eboluzioa ezagutzen, tabu antzeko bat da. Eta ez dute ulertzen orokorrean hizkuntza…

Основное содержимое страницы с новостью.

Familien tipologia asko aniztu da D ereduan. Batzuentzat euskara ez da lehentasun nagusia eta beste arrazoi batzuei arreta gehiago jarri izan diete ikastetxea aukeratzeko orduan: Gertutasuna, hezkuntza proiektuko beste zenbait alor, doakotasuna, publikotasuna, auzoko/herriko eskola erreferentziala izatea, ikasle profilaren homogeneotasuna/hetereogenetasuna,... Horretaz gain, euskarazko murgiltzearen aldeko hautua oso garbi izan duten askorentzat ere, euskararen transmisioa bera baino, D ereduaren ekosistemak eskaintzen dien beste arrazoi batzuk bilatu dituzte: eskola eta auzo/herriaren bidez komunitatea egiteko aukerak, zirkuitu folkloriko edo kulturalak, sektore sozioekonomiko, ideologiko edo kultural jakin bateko partaide sentitzea,...

Familia askoren artean, umeak D eredura ekarrita euskararen transmisioan nahikoa egin denaren sinesmena oso zabalduta dago. Datuek beste zerbait erakusten digute ordea, beraz, pentsaera hori erradikalki eraldatu beharra dago eta bestelako espektatiben kudeaketa bat egin. Familia askok ez dute hizkuntza diagnosia, hizkuntza helburua edo euskalduntze prozesuaren eboluzioa ezagutzen, tabu antzeko bat da. Eta ez dute ulertzen orokorrean hizkuntza helburuaren lorpenerako beraien kasuistikatik abiatuta transmisioan egin beharrekoa, ez eragile (gurasoak, eskola edo aisiako eragileak) bakoitzari dagokiona. Urgentziaz transmisio eraginkor bat nola lortzen den azalduko duen orientazio plana jarri behar da martxan. Familiei, eragile ezberdinetatik, pedagogia eta komunikazio planifikatu eta sistematizatu baten bidez, hau dena ulertzen lagunduko dien zenbait mezu orokor eta pertsonalizatu pasa behar zazkie kanal egokietatik. Eragileok egiten dugunaren ikuspegi kritikoa mantenduz eta geure buruari beti galdetuz komunikatzen ari garen hori egoki komunikatuta dagoen.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Una ley que fractura un país-5607-07-2026
2Nola euskaldundu errespetuz?09.3410-08-2026
3'Do it yourselfie'07.9226-02-2026
4Nun lelo galduak?08.6208-10-2026
5Balizko aliantzak06.8908-10-2026
6'Itsusi-makusi'010.119-06-2026
7Laister hauteskundeak06.7219-10-2026
8"Kezkagarria da ezkerretik datozela helegite euskarafoboak"01514-08-2026
9Artalde zurixkan beti da bildots beltzaren bat08.0820-10-2026
10"Gure irudia zen mezua: zazpi lurralde eta zazpi gorputz euskararen inguruan bat eginda"08.120-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 14.99. Источник: euskalerriairratia.eus.