Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Itsusi-makusi'

Дата публикации: 19-06-2026 07:39:28

Osasuna eta garbitasuna behar ditugu ala itsusia gure gorputzetik ezabatu nahian gabiltza, edertasunaren kultua besarkatuz?Aro guztietara atzerapenez ailegatzen naiz. Euroa sartu zutenean, pezetak posible zen azken egunera arte erabili nituen. Lagunek lehen mugikorra oparitu zidaten, nire gurasoenera deitzeaz kokoteraino. CDak entzuten ditut egunero, oraindik. Eta abar luze bat. Ez dakit nire portaeraren zergatia –errezeloa, gogogabezia–, baina ez dut ilusiorik aurkitzen modan jarri edo ustez aurrerapenak diren kontuak bereganatzeko orduan. Duela urte pila bat Hendrik Röver Los Deltonos-en burua elkarrizketatu nuen. Aforismo bat bota zidan konposatzeari buruz –hitza musikari moldatzea, eta ez alderantziz– galdetu nionean: "Ez badago apurtuta, ez konpondu". Mantra bihurtu zitzaidan, noski.
Nire auzoan hiru negozio nabarmentzen ari dira: fruta-dendak, ileapaindegiak eta gimnasioak. Fruta ez zait inoiz gehiegi gustatu. Aspalditik, grungeak jota ziur aski, ile luzea daukat. Duela hogei urte, gimnasio txiki batean eman nuen izena. Ez zegoen gaizki, baina azkenean bainu turkiarra baino ez nuen erabiltzen. Hori ikusita, ezin dut nire auzoan –baita zurean ere– zabaltzen ari den gertuko merkataritza berri hori bultzatu.
Berria? Bizarginak antzinakoak dira, ez zituzten hipsterrek asmatu. Fruta zer esan, Eva eta Adanen garaitik dator, baina transgenikoak ailegatu arte egokia jaten zen urtaroaren arabera. Berriagoa da, baina kirola egiteko ohitura aurreko mendean zabaldu zen, mugikorra lekuko moduan eraman gabe.
Zer da berria, orduan, halako negozioak berriro sasoian ikusteko? Fruta, ilea, kirola. Osasuna eta garbitasuna behar ditugu ala itsusia gure gorputzetik ezabatu nahian gabiltza, edertasunaren kultua besarkatuz? Mirespen hori, gainera, eskaintzarekin bat dator. Pataten prezio gerra denden artean, organismoaren izenean. Mozte merkeak, buruko patroia astero mantentzeko. Promo bereziak, gym erraldoietako aurrealdeetan, letra larri eta –paradoxikoki– lodian: konpromisorik gabe. Gora Poncio Pilates!
Egokitu behar dudala? Bale, zuzentzen saiatuko naiz. Gimnasioena. Runnerren etorrera parkeetan bukatu ondoren –nerabezaroan frikia nintzen lagun batekin korrika egitera ateratzegatik– hitz ematen dut zapatilak berreskuratzea. Ileapaindegiak. Anasagastiren gortina ispiluan aurkitu eta berehala tximak moztuko ditut, barkatu Cobain jauna. Tomateak, platanoak eta marrubiak baino ez ditut jango; hor ez dago erremediorik. Dena den, ai ene, zer gertatzen zait mudantzekin? Ez dut adimen artifizialik erabili, eta horrela jarraituko dut makinak gu irabazi arte. Nahiz eta kuadrillakoek Biz deitu, bizum ez dago nire hiztegian (kar-kar-cash). Ez dut ezer eskatzen interneten bidez. Eta abar luze bat. Agian, Heraclitoren fidela naizenez –"dena aldatzen da"–, eguneratu ordez, itxaroten ari naiz? Hamar urte barru (ikusi-makusi: Ikeak porrot egin du, tardeoak desagertu dira, BTX bueltan da), nortasunekiko dendak irekiko dituzte auzoetan? Beste itsuskeri batzuk suntsitzea –hirikoa, barnekoa– jarriko da modan? Imajinatu, ze poza. Berria gogotsu onartuko nuke behingoz.
David Mangana.
 
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.


Основное содержимое страницы с новостью.

Aro guztietara atzerapenez ailegatzen naiz. Euroa sartu zutenean, pezetak posible zen azken egunera arte erabili nituen. Lagunek lehen mugikorra oparitu zidaten, nire gurasoenera deitzeaz kokoteraino. CDak entzuten ditut egunero, oraindik. Eta abar luze bat. Ez dakit nire portaeraren zergatia –errezeloa, gogogabezia–, baina ez dut ilusiorik aurkitzen modan jarri edo ustez aurrerapenak diren kontuak bereganatzeko orduan. Duela urte pila bat Hendrik Röver Los Deltonos-en burua elkarrizketatu nuen. Aforismo bat bota zidan konposatzeari buruz –hitza musikari moldatzea, eta ez alderantziz– galdetu nionean: "Ez badago apurtuta, ez konpondu". Mantra bihurtu zitzaidan, noski.

Nire auzoan hiru negozio nabarmentzen ari dira: fruta-dendak, ileapaindegiak eta gimnasioak. Fruta ez zait inoiz gehiegi gustatu. Aspalditik, grungeak jota ziur aski, ile luzea daukat. Duela hogei urte, gimnasio txiki batean eman nuen izena. Ez zegoen gaizki, baina azkenean bainu turkiarra baino ez nuen erabiltzen. Hori ikusita, ezin dut nire auzoan –baita zurean ere– zabaltzen ari den gertuko merkataritza berri hori bultzatu.

Berria? Bizarginak antzinakoak dira, ez zituzten hipsterrek asmatu. Fruta zer esan, Eva eta Adanen garaitik dator, baina transgenikoak ailegatu arte egokia jaten zen urtaroaren arabera. Berriagoa da, baina kirola egiteko ohitura aurreko mendean zabaldu zen, mugikorra lekuko moduan eraman gabe.

Zer da berria, orduan, halako negozioak berriro sasoian ikusteko? Fruta, ilea, kirola. Osasuna eta garbitasuna behar ditugu ala itsusia gure gorputzetik ezabatu nahian gabiltza, edertasunaren kultua besarkatuz? Mirespen hori, gainera, eskaintzarekin bat dator. Pataten prezio gerra denden artean, organismoaren izenean. Mozte merkeak, buruko patroia astero mantentzeko. Promo bereziak, gym erraldoietako aurrealdeetan, letra larri eta –paradoxikoki– lodian: konpromisorik gabe. Gora Poncio Pilates!

Egokitu behar dudala? Bale, zuzentzen saiatuko naiz. Gimnasioena. Runnerren etorrera parkeetan bukatu ondoren –nerabezaroan frikia nintzen lagun batekin korrika egitera ateratzegatik– hitz ematen dut zapatilak berreskuratzea. Ileapaindegiak. Anasagastiren gortina ispiluan aurkitu eta berehala tximak moztuko ditut, barkatu Cobain jauna. Tomateak, platanoak eta marrubiak baino ez ditut jango; hor ez dago erremediorik. Dena den, ai ene, zer gertatzen zait mudantzekin? Ez dut adimen artifizialik erabili, eta horrela jarraituko dut makinak gu irabazi arte. Nahiz eta kuadrillakoek Biz deitu, bizum ez dago nire hiztegian (kar-kar-cash). Ez dut ezer eskatzen interneten bidez. Eta abar luze bat. Agian, Heraclitoren fidela naizenez –"dena aldatzen da"–, eguneratu ordez, itxaroten ari naiz? Hamar urte barru (ikusi-makusi: Ikeak porrot egin du, tardeoak desagertu dira, BTX bueltan da), nortasunekiko dendak irekiko dituzte auzoetan? Beste itsuskeri batzuk suntsitzea –hirikoa, barnekoa– jarriko da modan? Imajinatu, ze poza. Berria gogotsu onartuko nuke behingoz.

David Mangana.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Historikoki ahaztuak0827-05-2026
2Aupa, Athletic!-5302-06-2026
3San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere017.1830-06-2026
4Zuzkidura bizitokien behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak02021-07-2026
5OLATZ OVEJERO ALFONSO: “Emakumeen sarea ezinbestekoa izan da ikerketan”08.2230-03-2026
6Inoiz baino gehiago, herri antolaketa eta mugimendua behar dugu-5608-06-2026
7Angel Erro: "Aurreiritziz betetako motxila daramagu"0512-11-2018
8Beteranoetatik gazteetara, herria egiten jarraitzeko aldarria018.1821-07-2026
9Mejlisde ýene hökümeti 'abraýdan gaçyrýan' teklipler edilermi?08.6207-08-2026
10URTZI URKIZU: “Irrati eta telebista publikoak eta euskarazkoak behar ditugu, eta horien inguruan estrategia sendo eta integral bat”06.318-03-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.1. Источник: alea.eus.