Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Inoiz baino gehiago, herri antolaketa eta mugimendua behar dugu

Дата публикации: 08-06-2026 16:52:29

Norberak gertakizun edo faktore batengan jartzen du azkeneko urteetan Mendebaldean indibidualismoaren alde eta ultraeskuinaren mesedetara eman izan den aldaketa. Korporazio haundien sistema kapitalista baten konspirazioa dirudi, eta bada. Hortxe Epstein kasua eta finantza erakunde sionisten batzea, Bilderberg taldearen naturalizazioa medio eta ordezkari publikoen aldetik, teknologia berrien orokortzea hauek kontrolatzen dituzten korporazio haundien botere konzentrazio maila izugarria bihurtu denean. Hortxe ere nazioarteko finantza foroen natura espekulatibo kriminala, adibidez etxebizitza eskubidea, osasuna edo elikadura bera arriskuan jar dezakeena. Eta Europar Batasunaren batzordearen eredu ez demokratikoa Vonderleyen eta Kaja Kallas adibide gisa, orain arte EEBBen mesedetara, eta orain arma eta gerra estrategiaren menpe.
Baina Palestinak pairatzen duen genozidioa da minbizi honen adierazle nabarmenena, orain Libano eta Iranen kontrako erasoek, metastasien modura, zabaldu nahi dutena. 
Ez da soilik EEBBen gainbehera. Gizarte kapitalista kontsumista oso baten argazkia ere bada. Eta honen aurrean erantzuna ez da inoiz abstentzioa izanen, ezta zinismoa edo amore ematea; honek langileok…

Основное содержимое страницы с новостью.

Norberak gertakizun edo faktore batengan jartzen du azkeneko urteetan Mendebaldean indibidualismoaren alde eta ultraeskuinaren mesedetara eman izan den aldaketa. Korporazio haundien sistema kapitalista baten konspirazioa dirudi, eta bada. Hortxe Epstein kasua eta finantza erakunde sionisten batzea, Bilderberg taldearen naturalizazioa medio eta ordezkari publikoen aldetik, teknologia berrien orokortzea hauek kontrolatzen dituzten korporazio haundien botere konzentrazio maila izugarria bihurtu denean. Hortxe ere nazioarteko finantza foroen natura espekulatibo kriminala, adibidez etxebizitza eskubidea, osasuna edo elikadura bera arriskuan jar dezakeena. Eta Europar Batasunaren batzordearen eredu ez demokratikoa Vonderleyen eta Kaja Kallas adibide gisa, orain arte EEBBen mesedetara, eta orain arma eta gerra estrategiaren menpe.

Baina Palestinak pairatzen duen genozidioa da minbizi honen adierazle nabarmenena, orain Libano eta Iranen kontrako erasoek, metastasien modura, zabaldu nahi dutena. 

Ez da soilik EEBBen gainbehera. Gizarte kapitalista kontsumista oso baten argazkia ere bada. Eta honen aurrean erantzuna ez da inoiz abstentzioa izanen, ezta zinismoa edo amore ematea; honek langileok dugun azkeneko baluartea, erakunde publikoak, etikarik gabeko eskuin muturreko kriminal hauen esku utziko bait lituzke. Baina argi dago bozka ematea ez dela aski. Alderdi edo sindikatu batera afiliatzea ez da aski, hauek tresna garrantzitsuak badira ere. Inoiz baino gehiago ikuspegi eta jardun komuna behar dugu. Eta horretarako ezinbestekoa dena herri antolamendua eta herri mugimendua da. Ez dagoen tokian eratu, ia hilik dagoenetan indartu, egokitu beharrezkoa bada eta beti piztu. Baita gurean, Euskal Herrian, ere. Erakundeak, alderdiak, sindikatuak ezinbestekoak dira, baina astindu behar ditu gizarteak, datorrenari gogor eta duintasunez aurre egiteko. Gurea egin dezagun arronka.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Historikoki ahaztuak0827-05-2026
2Ongi etorria Loiu-5701-06-2026
3Euskara, Alemania eta G eredua0503-06-2026
4Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean5708-06-2026
5Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka"0507-05-2020
6Dena prest Barañaingo jai herrikoiei hasiera emateko0524-06-2026
7Una ley que fractura un país-5607-07-2026
8Irrintzi Plaza 2021-12-140114-12-2021
9Agintarien esanak beti bete behar al ditugu?-3505-10-2017
10Irrintzi Plaza 2020-10-150115-10-2020

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: -5. Информативность: 6. Источник: euskalerriairratia.eus.