Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean

Дата публикации: 08-06-2026 15:46:44

2025-2026 denboraldiari merezitako amaiera eman zion Euskalerria Irratiak joan zen ostiralean. Eskuzabaltasunez euren denbora eskaini diguten 90 kolaboratzaile baino gehiago bildu genituen Katakraken antolatutako zizka-mizkaz gozatzeko, elkarrekin egoteko eta denen artean osatzen dugun sarea sendotzen jarraitzeko. Ez zeuden denak, baina bertaratutakoak irratiaren komunitate anitzaren ordezkari izan ziren.

Основное содержимое страницы с новостью.

Iruñerriko euskal komunitatearen irrati izateko asmoz sortu zen Euskalerria Irratia, eta 38 denboraldi beranduago hala izaten jarraitzen duela erakutsi genuen joan den ostiralean Katakraken egindako zizka-mizkan. 2025-2026 denboraldian ia 200 kolaboratzailek parte hartu dute, jakintza alor, joera ideologiko, lanbide eta adin askotarikoak. Egindako lan ordainezina eskertzeko modua izan zen ostiraleko ekitaldia, baina ez hori bakarrik, baita elkartzeko eta ospatzeko aitzakia ere. 

Irratira aldaketa haizeak datozen honetan, oinak lurrari lotuta mantentzeko oinarrizkoa izaten jarraitzen du irratiaren komunitate osoak, eta komunitate horren ordezkari izan zineten ostiralean bertaratutakoak. Aldaketaren lehen seinale gisa, irratiaren egoitza berria izango denaren atarian jarri genuen gure photocall-a, eraikinean oraindik akitu ez den obraren aldamio pean. Laster zabalduko dira ate horiek, zentzu literalean. Bien bitartean, ospatzen jarraitzeko aitzakiak baliatuko ditugu gure sarea indartzen jarraitzeko. Bejondeizuela!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Dena prest Barañaingo jai herrikoiei hasiera emateko0524-06-2026
2Burlatako Maiatza Rok jaialdia larunbatean hasiko da0502-05-2019
3Irratsaio berezia egin dugu Barañaindik 0518-10-2018
4Paloma Migliaccio: "Gure seme-alabek txikitatik adierazi dute nor diren"0529-01-2019
5Xabier Iraola: "Beti egon da hari bat, baina belaunaldi bakoitzak beretik antolakunde berri bat egin du"0521-05-2019
6Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik-2301-07-2026
7Idoia Torregarai, Barretartia Umore Zerbitzuak0526-04-2018
8Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik-5602-06-2026
9IKA-ko ikastaro trinkoak eta barnetegiak, udaran ere euskara entrenatzeko0529-06-2026
10Egunero IKAsten delako 5000504-06-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 5. Информативность: 7. Источник: euskalerriairratia.eus.