Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

BIDEAN BAT GARA

Дата публикации: 19-10-2026 10:04:03

Zoritxarrez, gero eta gehiago ari dira gu guztion eskubideak auzitan jartzen, baita gure hizkuntza eskubideak ere. Horregatik, euskararen kontrako oldarraldia ageriago den honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da bat egitea. Gozatzeko, ospatzeko, protesta edo aldarrikapenak egiteko... Edozein aukera baliatu behar dugu euskaldunon eta euskaltzaleon komunitatea kohesionatzeko.
Nondik gatozen edo umeak ikastolan edo D eredu publikoan ditugun... niri ez dit axola. Nora goazen, nolako etorkizuna nahi dugun gure herriarentzat eta gure hizkuntzarentzat, horrek inporta dit. Euskarak denok behar gaituelako. Horixe izan zen atzoko Nafarroa Oinezen azpimarratu zen ideia nagusia, Bidean bat gara leloari jarraiki.
Orain dela 60 urte baino gehiago ikastolek irekitako bidea zabaldu egin da, zorionez. Bidelagun gehiago ditugu hezkuntza arloan, helduen euskalduntze-alfabetatzean eta euskalgintzan, oro har. Eta bide hori zabaltzen jarraitu beharko dugu aurrerantzean ere, Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna eta euskaraz bizitzea lortuko badugu. Horregatik ez dut ulertzen, eta ez dut ulertu nahi, balizko euskaltzaletasunetik ere, inork…

Основное содержимое страницы с новостью.

Zoritxarrez, gero eta gehiago ari dira gu guztion eskubideak auzitan jartzen, baita gure hizkuntza eskubideak ere. Horregatik, euskararen kontrako oldarraldia ageriago den honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da bat egitea. Gozatzeko, ospatzeko, protesta edo aldarrikapenak egiteko... Edozein aukera baliatu behar dugu euskaldunon eta euskaltzaleon komunitatea kohesionatzeko.

Nondik gatozen edo umeak ikastolan edo D eredu publikoan ditugun... niri ez dit axola. Nora goazen, nolako etorkizuna nahi dugun gure herriarentzat eta gure hizkuntzarentzat, horrek inporta dit. Euskarak denok behar gaituelako. Horixe izan zen atzoko Nafarroa Oinezen azpimarratu zen ideia nagusia, Bidean bat gara leloari jarraiki.

Orain dela 60 urte baino gehiago ikastolek irekitako bidea zabaldu egin da, zorionez. Bidelagun gehiago ditugu hezkuntza arloan, helduen euskalduntze-alfabetatzean eta euskalgintzan, oro har. Eta bide hori zabaltzen jarraitu beharko dugu aurrerantzean ere, Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna eta euskaraz bizitzea lortuko badugu. Horregatik ez dut ulertzen, eta ez dut ulertu nahi, balizko euskaltzaletasunetik ere, inork zalantzan jartzea guztiok garela ezinbestekoak. Bat egin dezagun.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zertarako da bidea, biderik ez badago08.8121-10-2026
2Etxeak etxe izan daitezen, herriak herri eta auzoak auzo07.1320-10-2026
3Orientazio plana D eredurako014.9907-10-2026
4Euskaldunak gara08.2614-10-2026
5'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' mahai-ingurua0514-06-2026
6Nola euskaldundu errespetuz?0522-06-2026
7Herria013.0609-10-2026
8Nola euskaldundu errespetuz?09.3410-08-2026
9Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai010.3808-10-2026
10Kide elkartua018.4613-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.08. Источник: euskalerriairratia.eus.