Aurrekoan, zera galdetu zidan lagun batek: “Aizu, Ibai. Gure diskurtso eta eguneroko hizkuntza-jardunean herri hitza asko erabiltzen dugu euskal komunitateari-edo erreferentzia egiteko orduan, baina hori zilegi da? Herri hitzak, berez, zer esan nahi du? Berba horren bidegabeko jabetzea egiten ari al gara?”. Galdera horien ondotik etorri zen eztabaidak luze jo zuen arren, ez genuen ados jartzerik lortu; garagardo botila hutsez betetako mahai baten bueltako gogoeta filosofikoak, badakizue. Baina biharamunean gogoan nuen oraindik bezperako lagunarteko solasaldi hura, eta gaiari lotutako aspaldiko irakurgai batzuk berrirakurri nituen; horietako bi ekarriko ditut gaur gogora. Lehenengoa, Iñaki Segurola zenak 31 eskutik talde-blogean idatzi zuen Herria izeneko artikulua da. Bertan, herri hitzak dituen hainbat adiera azaltzen ditu idazle eta hiztegigile gipuzkoarrak, baita toponimiari zein garai bateko idazleen idazkiei lotutako zenbait adibide eman ere, eta bukaera aldera hauxe dio: “Gero, bestalde, «herri bat» garela ere asmatu digute, indefinizioa bera dirudien hitz bati esanahi jakin homologatu bat emanez…
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Etxeak etxe izan daitezen, herriak herri eta auzoak auzo | 0 | 7.13 | 20-10-2026 |
| 2 | BIDEAN BAT GARA | 0 | 8.08 | 19-10-2026 |
| 3 | San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere | 0 | 17.18 | 30-06-2026 |
| 4 | Orientazio plana D eredurako | 0 | 14.99 | 07-10-2026 |
| 5 | Aupa, Athletic! | -5 | 3 | 02-06-2026 |
| 6 | 'Itsusi-makusi' | 0 | 10.1 | 19-06-2026 |
| 7 | Nun lelo galduak? | 0 | 8.62 | 08-10-2026 |
| 8 | 'Do it yourselfie' | 0 | 7.92 | 26-02-2026 |
| 9 | Nola euskaldundu errespetuz? | 0 | 5 | 22-06-2026 |