Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

"Kriminalizazio kanpaina mediatiko eta poliziala" salatu du Jardun Koordinadorak

Дата публикации: 23-10-2026 12:05:18

Irailaren 26an Ertzaintzak Eskoriatzan egindako kontrol batean atxilotutako gazteen harira, koordinadorak salatu du "Euskal Herrian beldurra hedatzea eta kapitalari eta haren borreroei aurre egitera ausartu zitekeen militante oro kikiltzea" dela estatuaren helburua. Horrekin batera, albiste da ustezko zuloa miatu ostean poliziak ez duela "ezer" aurkitu.

Основное содержимое страницы с новостью.

Jardun Koordinadorak haren aurkako "kriminalizazio kanpaina" salatu du Eskoriatzan atxilotutakoen harira. "Atxilotuen irudiak, izen-abizenak, difamazioak, senideen aurkako erasoak edota gezurrik makurrenak darabilte hedabide zein sare sozialetan. Hori gutxi ez eta atxilotuak epailearen aurretik pasa baino lehen jada errudun deklaratu dituzte. Gainera, horiek Jardun Koordinadorarekin lotzeko saiakera egiten ari dira, proiektu politikoaren aurkako inoizko kriminalizazio kanpainarik handiena aurrera eramateko", nabarmendu du, ohar bidez.

Haien ustez, ez da kasualitatea. "Euskal Herri Langileari askatasunerako bidea eman diezaiokeen alternatiba iraultzaile bat gorpuzteko arriskua ikusten dutenean gertatu da; estatu zapaltzaileei ezinbestekoa zaie beren arma guztiak hartu eta gupidarik gabe euskal militante politiko ororen aurka oldartzea", salatu dute.

Kanpaina mediatikoaz gain, poliziala ere azpimarratu dute. "Koordinadoraren parte garen militanteok pairatzen ari garen jazarpen poliziala salatu nahiko genuke. Izan ere, azken egunetan gure militanteen gaineko jarraipen eta presio polizialak areagotu baitira".

Horrekin batera, diote, "jazarpen polizialak eta gezurrez beteriko kontakizun faltsuen zabalpenak", "ebidentzian" uzten dituela "Jardun legez kanpo uzteko" helburua.

Ez dute "ezer" aurkitu

Eskoriatzako kontrol batean identifikatu eta terrorismoagatik atxilotu eta espetxeratutako bi lagunei dagokienean, azken orduko albistea da lekua miatu ostean poliziak ez duela "ezer" aurkitu ustezko zuloan.

Atxilotutakoei "zulo bat aurkitzeko informazioa" edukitzea leporatu zien epaileak eta Auzitegi Nazionalaren agindupean eta Ertzaintzarekin elkarlanean arakatu du lekua Foruzaingoak,  Urbasan (Nafarroa).

ElDiario.es eta Berria agerkariek eman dute albistearen berri. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1La Ertzaintza detiene en Irun por terrorismo a dos personas con información sobre guardias civiles07.2818-10-2026
2El juez encarcela a los dos disidentes de la izquierda abertzale acusados de delitos terroristas06.0520-10-2026
3El juez encarcela a los dos disidentes de la izquierda abertzale acusados de delitos terroristas06.0520-10-2026
4Los detenidos por terrorismo en Irún tenían datos de ertzainas y policías destinados en el País Vasco07.2820-10-2026
5Los detenidos por terrorismo en Irún tenían datos de ertzainas y policías destinados en el País Vasco07.2820-10-2026
6La Ertzaintza detiene en Irun por terrorismo a dos personas con información sobre guardias civiles07.2818-10-2026
7La Ertzaintza detiene en Irun por terrorismo a dos personas con información sobre guardias civiles07.2818-10-2026
8La Ertzaintza detiene en Irun por terrorismo a dos personas con información sobre guardias civiles07.2818-10-2026
9Zertarako da bidea, biderik ez badago08.8121-10-2026
10Ertzainek pertsona bat atxilotu dute gaur goizean Zumaiako tren geltokian019.0102-10-2026

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.26. Источник: goiena.eus.