Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

"Aldaketa ausartak" eta "lege-babes zorrotzak"eskatu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

Дата публикации: 30-09-2026 10:13:53

Mende laurdeneko ibilbidea osatu du aurten Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta , 25 urteko jarduna nabarmentzeko, urteurren-ekitaldia egin du Iruñean.

Основное содержимое страницы с новостью.

"Aldaketa ausartak" eta "lege-babes zorrotzak". Horiek izan dira urtemugako ekitaldian Agurne Gaubeka zuzendariak egin dituen eskakizun nabarmenenak. Erakunde publikoekin egindako bidean, aurrerapausoak "mantsoegi" doazela azaldu du, eta "gehienetan mugatuak" direla gaur egun dauden egoera eta beharren aldean.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak ere hartu du parte ekitaldian, 2001etik gaur arte Behatokiak eman dituen aurrerapausoei balioa emateko. Eskisabelek azaldu du, Behatokiak euskararen normalizazio- eta biziberritze-prozesuari egindako ekarpenak askotarikoak izan direla. Baina bat nabarmendu du: "Behin eta berriro" ohartaraztea "ez dela onargarria, ezta normala ere", euskaldunak bigarren mailako herritar izatera kondenatuta egotea. "Egoera hori itzulikatu gabe ez dago justizia sozialik, ez dago bizikidetza demokratikorik, ez dago euskararen biziberritzean aurrera egiterik, ez dago euskarari etorkizunik ematerik. Ez dago euskaraz bizitzerik", gaineratu du.

Hizkuntza eskubideen auzian, "transbertsalitatez" jokatzearen garrantzia azpimarratu du Gaubekak, "hizkuntza eskubideak eta euskara ez baitira gai isolatuak", haren hitzetan. Modu horretan, esker ona adierazi die ordezkariak euskalgintzako eragileei, baita urtez urte giza eskubideen alde jardun duten kideei ere: "Elkarrekin landu nahi dugu gure herriko hizkuntzaren normalizazioa, baina horrek pertsona guztien berdintasunaren eta aitortzaren alde egitea dakar: hau da, kalitatezko zerbitzu publikoak defendatzea, enpresa pribatuei gizarte-erantzukizunez jarduteko eragitea, ongizate, osasun- eta zaintza-sistema hobe baten alde egitea eta abar".

Erakusketa bat egin dute

Urteurrenaren harira, erakusketa bat ere egin dute. "25 urtetan izandako ibilbidea osatzen duten hainbat adibide eta borroka erakusten ditugu bertan", azaldu du Gaubekak. Haren helburu nagusia "kontzientzietan eragitea eta hizkuntza eskubideak behingoz eta behar bezala bermatzeko" aldaketak eskatzea da. 

Urteurren-ekitaldiarekin batera eman dio hasiera ibilbideari erakusketak, eta Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuetan geldialdia egiteko aukera iragarri du Behatokiak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aupa, Athletic!-5302-06-2026
2Orientazio plana D eredurako014.9907-10-2026
3Etxeak etxe izan daitezen, herriak herri eta auzoak auzo07.1320-10-2026
4San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere017.1830-06-2026
5Zertarako da bidea, biderik ez badago08.8121-10-2026
6Bueltan da Txapligu!019.4628-09-2026
7Sorkuntza024.4121-10-2026
8Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!028.6322-04-2026
9Historikoki ahaztuak0827-05-2026
10Zukutu gabeko minutu bat018.2522-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.74. Источник: goiena.eus.