Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte datorren astean

Дата публикации: 09-10-2026 07:00:00

Erkibeko eraikinean elikadura burujabetza ardatz duen proiektua garatzeko herri prozesua martxan du udalak, eta orain arte jasotako ekarpenen berri emango du jendaurrean datorren asteazkenean. Udalak zumaiar guztiak gonbidatu ditu "proiektua elkarlanean definitzen jarraitzera".

Основное содержимое страницы с новостью.

Erkibeko herri prozesuaren lehenengo fasean jasotako ekarpenak eta ateratako ondorioak jendaurrean aurkeztuko ditu Zumaiako Udalak, datorren asteazkenerako, urriak 14, deitu duen saio irekiaren bitartez. 18:30ean jarri du hitzordua, Alondegiko Oxford aretoan, eta zumaiar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, "proiektua elkarlanean definitzen jarraitzeko".

Etorkizunean tokiko ekoizpena, elikadura burujabetza eta herriko ekonomia ardatz izango dituen proiektu bat garatu nahi dute Erkiben, eta, horrez gain, eraikin hori herritarren topagune eta komunitatearentzako erabilera anitzeko espazio bihurtzea planteatzen du udalak; jarduerak, ekimenak eta herritarren arteko harremanak sustatzeko. Ideia horiei herritarrekin batera eman nahi die forma udalak, eta helburu horrekin abiatu zuen Erkiberen etorkizuna herritarrekin eta Zumaiako eragileekin elkarlanean ontzeko herri prozesua. Elkarlan horrek orain arte egin duen ibilbidea ezagutzera emango du udalak datorren asteko hitzorduan, eta, horrez gain, herri prozesuaren hurrengo pausoak zeintzuk izango diren azalduko dute.

Entzun ostean, zehaztu

Prozesuaren lehen fasean entzute eta diagnostiko lana egin dute, eta hala, herritarren, merkatarien, ekoizleen eta beste eragile batzuen iritziak eta proposamenak jaso dituzte. Udalak nabarmendu duenez, ekarpen horiek izango dira proiektuaren abiapuntua.

Lehenengo faseko ondorioak aurkeztu ostean, proiektuaren ezaugarriak zehazten jarraituko dutela iragarri du udalak: "Espazioak izan ditzakeen erabilerak, eskaini beharreko zerbitzuak eta jarduerak, tokiko produktuen presentzia, herritarren parte-hartzea eta proiektuaren antolaketa eta funtzionamendua, besteak beste".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte bihar07.7613-10-2026
2Erkibe biziberritzeko aukerak eta kezkak, mahai gainera01016-10-2026
3Aozaratza eta Urkulu urtegiaren artean oinezkoentzako bideak egokitzen hasi da Aldundia08.7623-10-2026
4Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari01018-09-2026
5Kiroldegiaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik07.5914-07-2026
6Herriko kaleak euskaraz beteko dituzte gaur Aretxabaletako ikasleek04.4223-10-2026
7Euskarak hiriaren erdigunea hartu du, denok dugu tokia hemen09.1110-10-2026
8"Aldaketa ausartak" eta "lege-babes zorrotzak"eskatu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak09.7430-09-2026
9Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera dago012.421-10-2026

Классификация: Санкт Петербург. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.81. Источник: baleike.eus.