Mintzapraktikek, euskaraz ondo moldatzen den pertsona bat hobetu guran dabilen talde bat elkartuz, euskaraz hitz egiteko ohitura eta konfiantza lantzeko aukera eskainiko dute ikasturte osoan. Debagoienean, Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Elgetan eman daiteke izena.
Ta berriz izango gara zoriontsu gure herriko mintzapraktikan leloarekin batera abiatu dute Euskal Herriko mintzapraktiketan izena emateko kanpaina. Egitasmoaren helburua, euskaraz aritzeko espazioak sortzea da eta parte-hartzaileei hizkuntza erabiltzeko segurtasuna ematea. Horretarako, euskaraz ondo moldatzen den pertsona bat, hobetu nahian dabilen talde batekin elkartzen da, eta, normalean, astero biltzen dira, askotariko gaien inguruan hitz egiteko.
Mintzapraktikako parte-hartzaileek euren zaletasunak euskaraz partekatzeko aukera izango dute: mendira joan, irakurri, umeekin familian aritu edo interes berak dituzten lagun berriak ezagutu. Horrela, hizkuntza praktikatzeko espazioaz gain, euskarazko harremanak sortzeko aukera ere eskaini gura du egitasmoak. Gaur egun, 7.000 lagun inguru biltzen ditu egitasmoak; aurrez-aurre eta online motako ikastaroetan.
Izena ematekoDebagoienean, herriko euskara elkarteekin harremanetan jarriz egin daiteke: AEDrekin Arrasaten, Jardunekin Bergaran eta Loramendirekin Aretxabaletan. Elgetan eta Eskoriatzan, berriz, udalen bidez antolatu dute egitasmoa. Interesa duten herritarrek honako helbide elektronikoetara idatzi dezakete:
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai | 0 | 10.38 | 08-10-2026 |
| 2 | Euskaraz seguruago! | 0 | 8.71 | 23-09-2026 |
| 3 | Aisialdian euskara kalera ateratzeko, Mintzalagun taldeen jarraipena bermatu gura dute | 0 | 11.72 | 22-10-2026 |
| 4 | Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte bihar | 0 | 7.76 | 13-10-2026 |
| 5 | Artzai txakur erakusketa eginen du bihar Bizilur elkarteak, Ziudadelan | 0 | 5 | 20-06-2019 |
| 6 | Auzoko egitasmoa Arrasaten: moduak aldatu dira, euskarara gerturatzeko helburuak ez | 0 | 9.34 | 24-09-2026 |
| 7 | Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta NUPek masterra sortu dute EHErekin elkarlanean | 0 | 5 | 04-06-2020 |
| 8 | Aramaioko Udalak herritarrekin batera egindako Euskara Plana onartu du | 0 | 6.89 | 09-10-2026 |
| 9 | Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, erakundeen arteko protokoloa sinatu dute | 0 | 19.98 | 08-05-2026 |
| 10 | Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte datorren astean | 0 | 7.81 | 09-10-2026 |