Aramaioko Udalak 2026-2034ko aldirako Euskara Plana aho batez onartu zuen irailean egindako osoko bilkuran. Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) batera egindako txostena da, eta herrian euskararen erabilera hobetzeko helburu eta ardatz estrategikoak jasotzen dira bertan, baita Aramaion egun euskarak duen erabileraren inguruko datuak ere.
Euskara Plana egiten hasi aurretik, Aramaioko Udalak euskararen egoeraren diagnostikoa egin du, hainbat iturri kontuan hartuta. Alde batetik, UEMArekin eta Txirritola Euskara Elkartearekin elkarlanean, herritarren iritziak jasotzeko galdetegia zabaldu zuten martxoan; ia 50 lagunek erantzun zuten galdetegi hura. Bestetik, bi informazio-saio ireki egin zituzten, eta herritarrekin euskararen egoeraz, indarguneez eta ahulguneez hausnartu zuten bertan. "Euskararen bueltan dabilen jendea gonbidatu genuen informazio-saioetara, eta oso erantzun ona jaso genuen. Jendeak euskararen egoerarekiko kezka azaltzea pozgarria izan zen; saio horietan ateratako ondorioak izan dira, zehazki, Euskara Planerako informazio-iturri nagusia", esan du Gorbeialdeko Kuadrillako Euskara teknikari Manex Agirrek.
Udaberrian egindako bi informazio-saioetan eta galdetegian oinarritzen da plana
Herritarrekin egindako saioetan hainbat lehentasun identifikatu zituzten; esaterako, eremu informaletan euskararen erabilera sustatzeko beharra, adin guztietan euskararekiko kontzientzia indartzea eta euskaraz aritzeko ingurune eta erreferente egokiak sortzea. "Aramaioko euskararen egoera ez da beste herri batzuetan bezain ahula, baina baditu ahulguneak. Kalean, etxean, tabernetan… euskaraz hasi bai, baina gaztelaniaz amaitzen ditugu elkarrizketak. Kontzientzia falta ere badago; Aramaion galdetuz gero, gehienek euskaraz bizi garela erantzungo dute, baina hori ez da guztiekin eta egoera guztietan gertatzen. Horren inguruko kontzientzia orokorra garatzea ere beharrezkoa da", dio Agirrek. Halaber, gazteen erabileraren inguruko eztabaida ere sortu zen, baina, Euskara teknikariaren arabera, "helduengan ere hutsuneak ikusten dira", eta, horrenbestez, ahulgune horiek orokorrak direla ondorioztatu zuten.
Informazio-saioetan jasotako ondorioekin batera, euskararen kale erabileraren neurketak eta Eusko Jaurlaritzak egindako inkestetako datuak ere erabili dituzte herriko egoeraren argazkia osatzeko.
Berritzea, "beharrekoa"Agirrek azaldu duenez, aurretik ere bazegoen Euskara Plana, baina egungo beharrei erantzuteko "eguneratze bat" behar zuen: "Gizartea aldatzen doan neurrian, herri txikietako gizartea ere aldatzen ari da, eta, horren ondorioz, euskararen egoera ere bai. Horrenbestez, beti dago ondo egoerari buelta bat eman eta horren araberako aldaketak egiteko proposamenak egitea", azaldu du Agirrek.
Planak, beraz, datozen zortzi urteetarako ardatz estrategikoak ezartzen ditu. Ardatz estrategikoak zazpi dira: gobernantza, jarrera eta motibazioa, ezagutza eta gaitasuna, erabilera eta elkarreragina, berrikuntza, sistematizazioa eta hedapena. Halaber, ardatz estrategiko bakoitzak bere lan-ildo, erronka, ekimen eta ekintzak zehaztuta ditu, eta bertan, Udalaren jarduna ez ezik, euskararen bueltan lanean ari diren eragileen jarduna jasotzen da. "Batez ere, aurretik jasotako ahulgune horiei buelta emateko helburu orokorrak jasotzen ditu Euskara Planak", dio Agirrek. Helburu orokor horiek urtez urteko "ekintza zehatzak zehazteko" direla eta horretan lanean dabiltzala esan du Euskara teknikariak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egiteko gonbidapena herriko eragileei | 0 | 7.72 | 15-10-2026 |
| 2 | Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu | 0 | 7.66 | 22-07-2026 |
| 3 | Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere | 0 | 8.34 | 24-09-2026 |
| 4 | Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai | 0 | 10.38 | 08-10-2026 |
| 5 | Euskara Bonua da udal euskaltegien ikasturte berriko nobedade nagusia | 0 | 7.02 | 16-09-2026 |
| 6 | 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula epea ireki du Arrasateko udal euskaltegiak | 0 | 6.19 | 11-06-2026 |
| 7 | Lekuko egitasmoa abiatuko du UKUEk, "banakako ezagutza erakunde ezagutza bihurtzeko" asmoz | 0 | 8.98 | 11-10-2026 |
| 8 | Kontseiluak "oldarraldi judizialak koska bat gora" egin duela salatu du | 0 | 10.85 | 17-09-2026 |
| 9 | Euskaraz seguruago! | 0 | 8.71 | 23-09-2026 |
| 10 | La Brújula de Euskadi 25/06/2026 | 0 | 0 | 25-06-2026 |