Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lekuko egitasmoa abiatuko du UKUEk, "banakako ezagutza erakunde ezagutza bihurtzeko" asmoz

Дата публикации: 11-10-2026 08:00:00

Urola Kostako enpresa txiki zein ertainei zuzendutako egitasmoa da. Online informazio saioa egingo dute urriaren 16an, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko eta enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Основное содержимое страницы с новостью.

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) Lekuko egitasmoa aurkeztuko du aurki, eskualdeko enpresa txikietan eta ertainetan (ETE) ezagutza estrategikoaren transmisioa eta kudeaketa sustatzeko. UKUEren esanetan, egitasmoaren helburu nagusia da "banakako ezagutza erakunde ezagutza bihurtzea; hau da, pertsona edo langile jakin baten esku dagoen ezagutza enpresaren ondare bihurtzea, pertsona hori erakundean ez dagoenean ere ezagutza hori eskuragarri egon dadin".

Izan ere, sustatzaileen iritziz langileek urteetan bildu duten ezagutza, esperientzia eta egiteko moduak "funtsezkoak" dira enpresen eguneroko jardunerako, "baina askotan pertsona jakin batzuengan kontzentratzen dira". Ondorioz, langile horiek enpresatik ateratzen direnean, "ezagutza estrategiko hori galtzeko arriskua" dagoela ohartarazi du UKUEk, "eta horrek eragina izan dezake enpresaren lehiakortasunean eta jarraipenean". Lekuko egitasmoaren bidez, "egoera horri aurrea hartu eta ezagutza enpresaren barruan identifikatu, sistematizatu eta transmititzeko tresnak eta metodologiak landu" nahi dituzte.

Egitasmoa Urola Kostako eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, eta hainbat fase izango ditu: lehenik, eskualdeko enpresetan ezagutzaren kudeaketari eta transmisioari buruzko diagnostikoa egingo dute. Ondoren, ezagutzaren transmisiorako metodologia eta tresnak garatuko dituzte, enpresen beharretara egokitutako proposamena osatzeko. Azkenik, metodologia eta tresnak eskualdeko bost enpresatan ezarriko dituzte, proba pilotu moduan.

Hori hala, egitasmoa eskualdeko enpresei aurkezteko, online informazio saioa egingo dute, urriaren 16an, 09:30etik 10:15era. Saioan Lekuko egitasmoaren testuingurua, helburuak eta faseak azalduko dituzte, eta parte hartzaileek egitasmoaren inguruko zalantzak eta galderak egiteko aukera izango dute. Informazio saioan parte hartzeko ondorengo lotura honetan eman daiteke izena, eta zalantzak argitzeko 943-89 08 08 telefonora deitu edota enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Turismo sektoreari zuzendutako hiru prestakuntza saio antolatu ditu UKUEk07.2804-10-2026
2UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egiteko gonbidapena herriko eragileei07.7215-10-2026
3Auzoko ekimenera batzeko gonbita luzatu dute Ekin Elkartetik07.9423-10-2026
4Aramaioko Udalak herritarrekin batera egindako Euskara Plana onartu du06.8909-10-2026
5Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte bihar07.7613-10-2026
6Kontseiluak "oldarraldi judizialak koska bat gora" egin duela salatu du010.8517-09-2026
7Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai010.3808-10-2026
8"Euskal herritar osoak hezten ari gara Aresketan"0512-06-2026
9Egunero IKAsten delako 5000504-06-2026
10Karitateko Ahizpen komentua eraisteko erabakia deitoratu du Zuiako Udalak-5317-04-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.98. Источник: baleike.eus.