Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte bihar

Дата публикации: 13-10-2026 09:38:15

Erkibeko eraikinean elikadura burujabetza ardatz duen proiektua garatzeko herri prozesua martxan du udalak, eta orain arte jasotako ekarpenen berri emango du jendaurrean bihar, asteazkena. Udalak zumaiar guztiak gonbidatu ditu "proiektua elkarlanean definitzen jarraitzera".

Основное содержимое страницы с новостью.

Erkibeko herri prozesuaren lehenengo fasean jasotako ekarpenak eta ateratako ondorioak jendaurrean aurkeztuko ditu Zumaiako Udalak biharko deitu duen saio irekiaren bitartez. 18:30ean jarri du hitzordua, Alondegiko Oxford aretoan, eta zumaiar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, "proiektua elkarlanean definitzen jarraitzeko".

Etorkizunean tokiko ekoizpena, elikadura burujabetza eta herriko ekonomia ardatz izango dituen proiektu bat garatu nahi dute Erkiben, eta, horrez gain, eraikin hori herritarren topagune eta komunitatearentzako erabilera anitzeko espazio bihurtzea planteatzen du udalak; jarduerak, ekimenak eta herritarren arteko harremanak sustatzeko. Ideia horiei herritarrekin batera eman nahi die forma udalak, eta helburu horrekin abiatu zuen Erkiberen etorkizuna herritarrekin eta Zumaiako eragileekin elkarlanean ontzeko herri prozesua. Elkarlan horrek orain arte egin duen ibilbidea ezagutzera emango du udalak datorren asteko hitzorduan, eta, horrez gain, herri prozesuaren hurrengo pausoak zeintzuk izango diren azalduko dute.

Entzun ostean, zehaztu

Prozesuaren lehen fasean entzute eta diagnostiko lana egin dute, eta hala, herritarren, merkatarien, ekoizleen eta beste eragile batzuen iritziak eta proposamenak jaso dituzte. Udalak nabarmendu duenez, ekarpen horiek izango dira proiektuaren abiapuntua.

Lehenengo faseko ondorioak aurkeztu ostean, proiektuaren ezaugarriak zehazten jarraituko dutela iragarri du udalak: "Espazioak izan ditzakeen erabilerak, eskaini beharreko zerbitzuak eta jarduerak, tokiko produktuen presentzia, herritarren parte-hartzea eta proiektuaren antolaketa eta funtzionamendua, besteak beste".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte datorren astean07.8109-10-2026
2Erkibe biziberritzeko aukerak eta kezkak, mahai gainera01016-10-2026
3Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari01018-09-2026
42026-2027 ikasturterako aurrematrikula epea ireki du Arrasateko udal euskaltegiak06.1911-06-2026
5Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du0526-02-2026
6Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera dago012.421-10-2026
7Herriko kaleak euskaraz beteko dituzte gaur Aretxabaletako ikasleek04.4223-10-2026
8Euskara Bonua da udal euskaltegien ikasturte berriko nobedade nagusia07.0216-09-2026
9UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egiteko gonbidapena herriko eragileei07.7215-10-2026
10Lekuko egitasmoa abiatuko du UKUEk, "banakako ezagutza erakunde ezagutza bihurtzeko" asmoz08.9811-10-2026

Классификация: Санкт Петербург. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.76. Источник: baleike.eus.