Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Karitateko Ahizpen komentua eraisteko erabakia deitoratu du Zuiako Udalak

Дата публикации: 17-04-2026 13:52:04

XIX. mendeko eraikina kontserbatzeko egindako ahalegin guztiak alferrikakoak izan direla esan du Unai Gutierrez Zuiako alkateak.

Основное содержимое страницы с новостью.

"Zuiako ondare kultural eta historikoak galera handia izango du". Zuiako Udalak deitoratu du Karitateko Ahizpen komentu zaharra eraisteko eliz kongregazioak hartu duen erabakia. Unai Gutierrez alkateak azaldu duenez, Arabako Foru Aldundiaren Kultura Ondarerako sailak eta udal gobernuak ahaleginak egin dituzte erabakia bertan behera uzteko, baina "alferrikakoak" izan dira.

Komentu zaharra eraisteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere, 2016an jada eraikinaren ezkerreko hegala eraitsi zuten mojek egoitza berria handitzeko, "eraikin multzoaren simetria hautsiz eta bere irudi monastiko, trinko eta harmoniatsua galduz".

Udalak ohar bidez azaldu duenez, harreman ugari izan dituzte bai foru aldundiarekin zein Eusko Jaurlaritzarekin, eta bisita bateratua ere egin zuten birgaitzeetan espezializatutako teknikariekin, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza saileko ordezkariekin eta udaleko arduradunekin. Ondorioa izan zen eraikinak ez zuela berehalako kolapso arriskurik, eta, are gehiago, bizileku modura egokitzeko eta erabiltzeko aukera zegoela.

Alta, Murgiako Karitateko ahizpek komentua eraisteko erabakiarekin aurrera egitea erabaki dute "kongregazioaren goiko organoetan erabakia hartuta zegoela argudiatuta", esan du udalak. Bilerarik ere ez dute egin nahi izan udal ordezkariekin gaia aztertzeko.

Udalak esan du ez duela kongregazioaren erabakia ulertzen: "kongregazioak argudiatzen dituen balizko arrisku guztiak bere gain hartuko lituzke udalak", azpimarratu dute.

Udalaren proiektua

Zuiako alkatearen irudikoz, eraisketa "galera handia da" alde guztietatik. Eraikin horri etapa bat gehiago emateko aukera zegoela azpimarratu du Gutierrezek, eta horrek "eragin sozial positibo ukaezina" izango lukeela herrian. "Inguru horri bizia emango lioke, batez ere gaztea, eta, zoritxarrez, gure gizartean hain urrunak diren bi errealitate batuko lituzke".

Udalaren proiektuak eraikinaren zatirik handiena bizitegi erabilerarako baliatzea aurreikusten zuen, erabilera publikoko espazio komunak egokitzea ere, baita zerbitzu edo merkataritza espazioak ere.

Karitateko Ahizpen komentua elizaren bolumen nagusiaren inguruan garatutako eraikina da, 1867koa. Fatxada neoklasikoa du, frontoi kurbatua eta molduraz apaindua. 5.500 metro karratu baino gehiago ditu eta urteetan hainbat erabilera izan ditu; kultu kristauarekin lotutakoaz beste, hezkuntza jarduerak garatu dira bertan eta egoitza bezala erabili dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zuian oldarraldia ari du-5508-09-2025
2"Keinu konplizeak" liburuko poemen errezitaldia Katakraken0504-03-2019
3Arturo Zazpe Etxauribarko Gereziaren I Eguna0006-06-2019
4Idi gurdiaren soinua protagonista Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan0511-04-2019
5Zuiako Udalak salatu du aldundiak bertan behera utzi duela HAPO berria-5716-02-2026
6Booktegi.eus. Eneko Aizpurua. 0027-09-2018
7Solaria Zierbana Solar 3 proiektua bertan behera utzi dute0524-04-2026
8Mila alegazio aurkeztu ditu Zuia Bidean-ek Solaria 2, 3 eta 4 proiektuen aurka-2501-08-2025
9Nekez taldea. Ander Arlegi Izko eta Jon Ziriza Murugarren0024-01-2018
10Kike Diez de Ulzurrun, Santa Ageda Zaldikon0001-02-2018

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: -5. Информативность: 3. Источник: alea.eus.