Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aozaratza eta Urkulu urtegiaren artean oinezkoentzako bideak egokitzen hasi da Aldundia

Дата публикации: 23-10-2026 14:30:00

Oinezkoentzako bideen eta errepidearen egoera hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat lan egingo ditu Urkulu urtegira doazen bideetan. Batetik, Basabe baserritik gora dagoen ibilbidea egokituko dute errepidea segurtasunez gurutzatzeko, eta bestetik, Areantza auzoko errepideko hondoratzeak konponduko dituzte.

Основное содержимое страницы с новостью.

Urkulu urtegiaren inguruan hainbat hobekuntza-lan egingo dituela datozen hilabeteetan iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa-ohar bidez. Lan horien helburu nagusia izango da "oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea".

Aozaratza eta urtegiaren arteko bidea

Lanik garrantzitsuena izango da Aozaratza auzoaren eta urtegiaren artean oinezkoentzako bide-tarte berria eraikitzea. Izan ere, Aozaratzako hilerritik urtegiraino, 220 metro inguruko tarte batean, GI-3131 errepidearen bazterretik ibili behar dute orain. Bide berria errepidearen eskuinaldean eraikiko da –urtegirako noranzkoan– eta lanak sei astetan egingo dituzte, 141.105,61 euroko aurrekontuarekin. Hala, Urkulu urtegiaren inguruko oinezkoen ibilbidea osatuko da eta Otalora jauregiko aparkalekutik urtegiraino doan oinezkoendako bideak ez du etenik izango.

Horrez gain, Basabe baserritik urtegira igotzeko oinezkoendako bidea egokituko dute, GI-3131 errepidea segurtasunez gurutzatzeko. Azaroan egingo dituzte lan horiek eta asmoa da gurutzatzeko puntua beherago kokatzea, "ikuspena hobetzeko eta oinezkoek errepidea segurtasun handiagoz zeharkatu" ahal izateko.

Areantzako errepideko hondoratzeak

Bestetik, Areantza auzoko errepideko hainbat puntutan dauden hondoratzeak konpontzeko lanak egingo ditu Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak: "Kalte horiek errepidearen azpitik igarotzen den uraren higadurak eragin ditu, eta konponketa egokia egiteko beharrezkoa da, lehenik, ur horiek behar bezala bideratzea", adierazi dute prentsa-oharrean.

Urak bildu eta bideratzeko azpiegituraren lanak abian dira dagoeneko: arekak eta kutxatilak berrituko dituzte, eta 320 metroko luzeran sakoneko drainatze-sistema berriak eraikiko dira.

Urak behar bezala bideratzeko lanak egingo dira aurten, eta, ondoren, 2027ko udaberrian, errepidearen zorua berreraikiko dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
2Matxura baten ondorioz iturriko urik ez edatea gomendatu dute Arrasaten010.8925-09-2026
3"Aldaketa ausartak" eta "lege-babes zorrotzak"eskatu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak09.7430-09-2026
4'Udaberriak saria dakar Alde Zaharrean', kanpaina martxan jarri dute saltokiek5714-04-2026
5EH Bilduk ia lau urteko udal jardunaren balantzea aurkeztu du09.1813-10-2026
6Erkibe biziberritzeko aukerak eta kezkak, mahai gainera01016-10-2026
7Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa”0513-07-2026
8Pagoeta eguna borobila aurtengoa0507-06-2026
9Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
10Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute014.1725-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.76. Источник: goiena.eus.