Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

EH Bilduk ia lau urteko udal jardunaren balantzea aurkeztu du

Дата публикации: 13-10-2026 19:27:49

Udal gobernua osatzen duten sei hautetsiek hartu zuten parte ekitaldian, Berdura Plazan egindako solasaldian

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

13/10/2026 Actualizado a las 21:27h.

Getariako EH Bilduk joan den asteko solasaldian aurkeztu zuen 2023-2027 legealdian egindako lanaren eta bidean diren proiektuen balantzea. Udal gobernua osatzen duten sei hautetsiek hartu zuten parte ekitaldian, eta bertara hurbildu ziren herritarrei azken ia lau urteotan emandako aurrerapausoen berri eman zieten.

EH Bilduren arabera, etxebizitza izan da legealdiko lehentasunetako bat, eta horren barruan kokatzen dira Eskualtxetako 20 etxebizitza sozialak, etxebizitza hutsak mobilizatzeko hartutako neurriak eta Potzuaga Gainean 200 etxebizitza eraikitzeko emandako urratsak. Azken kasu horretan, lur-jabeekin lanean jarraitzen dute, etxebizitza garapena bizkortzeko lehentasunezko jardueraren figura baliatuz.

HAPO berria

Hirigintzaren arloan, halaber, HAPO berria abian jarri izana nabarmendu dute, datozen hamarkadetarako Getaria antolatzeko oinarriak ezartzen dituen prozesu gisa. Horrez gain, herriko kale eta espazio publikoetan egindako hobekuntzak, Loidi-San Prudentzio arteko oinezkoen ibilbidea eta Santanapeko proiektua ere aipatu dituzte.

Kirolaren, aisialdiaren eta udal ekipamenduen arloan ere hainbat jarduketa egin dira legealdian zehar. Besteak beste, kirolguneko estalpea, ariketa fisikorako eta kirolerako ekipamendu berriak, jolasguneak, skateparka eta tirolina jarri dira martxan. Iturzaeta Herri Eskolan ere hobekuntzak egin dira, eta emakume surflarientzako aldagelak egokitu dira. Aldi berean, datozen egunetan, Askizun aisialdi eremu berria eraikitzera doa, herriko aisialdi eskaintza zabaltzeko helburuarekin.

Kultura eta hezkuntzaren arloan, berriz, liburutegia eta ikasgela berritu dira, Gaztetxea eta entsegu-gela berria bultzatu dira eta musika eskolako espazioak egokitu dira. Euskararen erabilera eta presentzia indartzeko plana eta herriko kultur ekimenak eta auzolana ere nabarmendu dituzte.

Bestalde, berdintasuna, zaintza eta herritarren parte-hartzea ere udal jardunaren barruan kokatu dituzte, Berdintasun Plana, laguntza eta dirulaguntzak, babes eta arreta zerbitzuak eta indarkeria sexistaren aurkako protokoloa aipatuz.

Newsletter

Getariako emakumeen historia eta memoria ezagutzeko ikerketa ere bultzatu dute. Herritarrekiko komunikazioa indartzeko, berriz, WhatsApp eta Telegram kanalak jarri dituzte martxan.

Egindako lanarekin batera, bidean diren proiektuak ere aurkeztu zituzten. Besteak beste, Herrerieta-Balentziaga igogailuaren proiektua idazten ari dira, kaleen arteko konexioa eta irisgarritasuna hobetzeko; Katrapunako birpartzelazio-proposamena eginda dago eta Eusko Jaurlaritzarekin adostasunak bilatzen ari dira; eta Santanapeko espaloiaren zabaltze-proiektua idatzita dago, haren gauzatzea faseka bideratzeko.

Azkenik, EH Bilduk aurreratu du datozen asteetan 2027ko udal aurrekontuak onartuko direla.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak0510-07-2026
2Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
3Santueneako jubilatuen elkarte ohiak ateak zabalduko dizkio auzo-zaintzari0510-07-2026
4Aozaratza eta Urkulu urtegiaren artean oinezkoentzako bideak egokitzen hasi da Aldundia08.7623-10-2026
5EH Bilduk beste urrats bat emango du Potzuaga-Gainaren garapena bizkortzeko015.8219-09-2026
6EAJk etxebizitza krisiaren aurrean geldotasuna leporatu dio EH Bilduri021.3908-07-2026
7Jardunaldi politikoak, bihar eta ostiralean021.502-06-2026
8Berdinduk egindako adierazpen instituzionala zabaldu du Hernaniko Udalak011.127-06-2026
9Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari01018-09-2026
10Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu01007-07-2026

Классификация: Урал. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.18. Источник: www.diariovasco.com.