Herrian Nafarroa Oinez ospatu eta biharamunean izan gara Zizun Nagusiko Alkate Jon Gondanekin. Hauteskundeetarako zerrenda aurrerakoi bateratua osatzeko proposamenak aurrera egin ez izanaz hitz egin du Euskalerria Irratian. Elkarrizketan, udal-kudeaketaren balantzea egin du, Ardoi auzoan egindako lanak nabarmendu ditu eta argi utzi du bere lehentasuna Zizur Nagusia dela.
Penatuta agertu da Jon Gondan Zizur Nagusiko alkatea (Geroa Bai), datorren azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira Geroa Baik egindako proposamenak arrakastarik izan ez duelako: «Gure asmoa zen Nafarroako Gobernua sostengatzen duten taldeak zerrenda bateratu batean aurkeztea. Baina ikusi dugu Kongresurako ezin dela zerrenda bateraturik osatu, eta Senaturako aukera gutxi geratzen dira», esan du Euskalerria Irratian.
Zizur Nagusiko udal-gobernuari dagokionez, legealdiaren balorazio positiboa egin du alkateak. «Hamaika urte daramatzagu gobernatzen, eta 2023ko udal-hauteskundeetan lehen indarra izan ginen. Bakarrik gobernatzea erabaki genuen, eta legealdiaren balorazio positiboa egiten dut», adierazi du. Gainera, Gondanen hitzetan, Zizur Nagusian bizikidetza ona da, nahiz eta tarteka pankartak eta pintadak agertu diren herrian. «Demokrazian horrelakoak gertatzen dira», esan du.
Legealdi honetan egindako lana hizpide hartuta, Ardoi auzoan emandako aurrerapausoak nabarmendu ditu alkateak. Auzoa 2004an planifikatu zuten, eta lehen auzokideak 2009an iritsi ziren. Ordutik, oinarrizko udal-zerbitzuak eskaintzeko eta Udalaren eskumenekoak ez diren arloetan aurrera egiteko lan egin dutela azaldu du Euskalerria Irratian. «Gizarte-zerbitzuen egoitza, osasun-zentroa, kirol-instalazioak, aisialdirako eta kirolerako guneak, haur-eskola, mugikortasun-politikak eta berdeguneak egin ditugu», zehaztu du. Azkenik, etorkizunean Geroa Bairen Parlamenturako hauteskunde-zerrendetan ikusiko ote dugun galdetuta, argi erantzun du: «Nire lehentasuna Zizur Nagusia da».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Euskaltzain oso izateko hautagai da Jon Sarasua | 0 | 7.09 | 24-07-2026 |
| 2 | Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten | 0 | 13.45 | 25-09-2026 |
| 3 | Herri batzarra, gaur Ganbaran | 0 | 15.37 | 05-08-2026 |
| 4 | Jardunaldi politikoak: dagoena onartu ala borrokara batu | 0 | 25.38 | 03-06-2026 |
| 5 | Nola izan eraginkorragoak euskararen alde lanean? | 0 | 9.15 | 11-10-2026 |
| 6 | Ertzaintzak lekukoen bila jarraitzen du Jose Inazio Askasibar elgetarraren harrapaketa argitzeko | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 7 | Karitateko Ahizpen komentua eraisteko erabakia deitoratu du Zuiako Udalak | -5 | 3 | 17-04-2026 |
| 8 | Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako | 0 | 8.1 | 22-09-2026 |
| 9 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 10 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |