Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Euskaltzain oso izateko hautagai da Jon Sarasua

Дата публикации: 24-07-2026 12:17:50

Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan egin den osoko bilkuran aurkeztu da hautagaiaren izena gaur, egubakoitza. Hala, irailaren 25eko osoko bilkuran jakingo da Mikel Zalbide euskaltzain emerituaren lekua Jon Sarasuak hartuko duen ala ez.

Основное содержимое страницы с новостью.

Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan egin den osoko bilkuran, izen bakarra aurkeztu dute euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Jon Sarasua soziolinguista eta euskaltzain urgazlearena. Maiatzaren 29an, Baionako Herriko Etxean egin zen osoko bilkuran zabaldu zuten Mikel Zalbideren lekua hartzeko hautagaiak aurkezteko epea.

Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966) Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Informazio Zientzietan doktorea, 28 urtez jarraian irakasle titular izan da Mondragon Unibertsitatean (1998-2026).Kooperatibagintza arloan, munduko ekonomia sozialaren arloan, munduko hizkuntza gutxituen arloan eta euskal kulturgintzaren arloan hainbat graduondoko eta masterren sustatzailea izan da Sarasua, 2007. urtetik 2026ra, eta Garabide elkarteko zuzendaritza-taldeko kidea da, 2006tik.

Dozenatik gora liburu eta ehunka artikulu argitaratu ditu bakarka edo elkarlanean. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 2021eko azaroan. Akademiaren Sustapen Batzordeko kidea da 2021etik, eta Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea 2022tik aurrera. Mintzola proiektuaren zuzendaria ere bada, Eñaut Agirrerekin batera –2022tik aurrera–, eta Herri-kulturgintzari buruzko ikerketa proiektuaren eratzaile eta haren arduraduna 2025etik.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mikel Mundiñano: "Ezin zaie gehiago luzatu salbuespenezko egoera euskal preso politikoei"-2605-01-2026
2Santueneako jubilatuen elkarte ohiak ateak zabalduko dizkio auzo-zaintzari0510-07-2026
3Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
4Esperimentua, finalera!017.3109-03-2026
5Lautada bat jzioquitarrentzat0514-07-2026
6Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute0511-07-2026
7"Euskarari uko egitea pribilegiorako bide" bihurtu dela salatzeko deia, Arrasateko Protokoloaren eskutik011.9401-07-2026
8"Sarea sendotzeko ezinbesteko elkargunea da Araba Euskaraz"5614-06-2026
9Metropoli Forala 2018-12-140514-12-2018
10Datozen hamar urtetarako Aroa Euskara Plana onartu du udalbatzak07.5120-07-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.09. Источник: goiena.eus.