Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako

Дата публикации: 11-06-2026 17:57:34

Oiartzuar guztiak gonbidatuta daude antolatutako goizaz gozatzera

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

11/06/2026 Actualizado a las 19:57h.

Elizalde Eskolak sormenari bide ematen jarraitzen du bere 50. urteurreneko egitarauaren barruan. Oraingoan, Oiartzungo Aire Zabaleko Marrazki Lehiaketa antolatu du 'Begiak eta begiradak' izenburupean. Antolakuntzak herriko haur, gazte zein helduak animatu nahi ditu euren txoko kuttuna marraztera. Hitzordua datorren igandean izango da, ekainaren 14an, Kontzejupean.

Goiz pasa ederra eta artistikoa izan dadin, antolakuntzak egitarau oso bat prestatu du adin guztietako herritarrentzat. Inskripzioa eta euskarriaren zigilatzea 10:30ean izango da. Parte-hartzaile bakoitzak nork bere marrazteko materiala ekarri beharko du.

Herritar guztien parte-hartzea sustatzeko, marrazki lehiaketa bost kategoriatan banatu da: Zirrimarra, HH2 eta HH3ko haurrentzat; Zirriborro, HH4 eta HH5ekoentzat; Zirriberri, LH1etik LH3ra bitarteko ikasleentzat; Begiberri, DBHko gazteentzat; eta Begibizi, 16 urtetik gorako helduentzat.

Sari-banaketa

Azkenik, antolakuntzak herritarrei gogorarazi nahi die igande honetako 12:30eko sari-banaketa ekitaldia bikoitza izango dela. Marrazki lehiaketako irabazleak saritzeaz gain, ordu eta leku berean (Kontzejupean) egingo da azken egunotan martxan egon den 'Begiak eta begiradak' argazki lehiaketaren sari banaketa ere. Kategoria bakoitzeko irabazleentzat pintura maletinak eta marrazketarako materiala banatuko dira sari gisa.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Elizalde Eskolak giro ezin hobean ospatu du Eskubaloia plazara ekimena01401-06-2026
2Elizalde Eskolaren 50. urteurrenak arrakasta itzela izan du jaietan01517-08-2026
3Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
4Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako08.7104-08-2026
5Udal aldizkariaren urteko lehen alea kalean da08.8610-06-2026
6Ohitura zaharrak mantenduz, Nafarrotik Gipuzkoara01004-08-2026
7Urtea bete du Oiartzungo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoak08.9805-06-2026
8"Euskal txerria berreskuratzen ari da Oihane Rodrigo"0511-06-2019
9Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten013.4525-09-2026
10Zuian oldarraldia ari du-5508-09-2025

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.