Eskolako tabernak eta antolatutako ekitaldiek marka guztiak hautsi dituzte aurtengo Xanistebanetan
17/08/2026 Actualizado a las 20:56h.
Elizalde Eskolako komunitateak arrasto ahaztezina utzi du aurtengo Xanistebanetan. 50. urteurreneko ospakizunen baitan, eskolako tabernak eta antolatutako ekitaldiek marka guztiak hautsi dituzte herriko jaietan. Egun hauetan bizitako emozioak, auzolanak eta komunitate-senak agerian utzi dute eskolaren indarra.
Xanistebanetako hitzordu berezienetako bat tabernaren irekierako brindisa izan zen. Ekitaldia «oso jendetsua eta hunkigarria» izan zen. Tarte berezia hartu zuten 2004. urtean Xanistebanetako lehen taberna sortu zuten gurasoak omentzeko; esker onaren erakusgarri, 50. urteurreneko urrezko logotipoa zuten kamisetak oparitu zitzaizkien.
Kopa eskuan hartuta, hitz esanguratsu hauekin egin zuen topa komunitate osoak: «Izan ziren, garen eta izango direnen alde». Ondoren, tabernari irekiera ofiziala emateko suziria bota zen, festari hasiera emanez.
Aurtengo eskolako taberna «oso arrakastatsua» izan da, inoiz baino jende gehiago bertaratu baita afaltzera eta giroaz gozatzera. Aurten kudeaketa hobetzeko martxan jarri duten web aplikazio berriari esker, gainera, lehen aldiz datu zehatz eta errealak dituzte eskuartean. Eta datuok «ikusgarriak» dira: 3.500 pertsona inguru pasa dira tabernatik 5 egunetan zehar; batez beste, 700 pertsonak afaldu dute egunero eskolako tabernan (egunik jendetsuenetan 800 pertsonatik gora ibili dira); eta orotara, ia 800 afari-eskaera kudeatu dira arrakastaz.
Ikaragarria izan da sukaldean zein barran auzolanean aritu diren familia eta boluntario guztien lana txanda hauetan guztietan.
Rifa bereziaJaien testuinguruan, 50. urteurreneko rifa bereziaren zozketa ere burutu dute. Zozketako zenbaki irabazlea 2.446 izan da, eta pozik iragartzen dute sari nagusia Errenteriako bizilagun batek eraman duela.
Jaiak amaitu dira, baina 50. urteurrenak aurrera jarraitzen du. «Gorde ezazue data: gure hurrengo ekintza handia irailaren 12an izango da, Kulturaniztasunaren Egunarekin. Laster emango ditugu egun horretarako prestatzen ari garen ekitaldien xehetasun guztiak», adierazi dute antolatzaileek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |
| 2 | Elizalde Eskola celebró un multitudinario Día de la Comunidad | 0 | 12.14 | 29-06-2026 |
| 3 | Elizalde Eskola celebra el Día de la Comunidad, la fiesta central del 50 aniversario de su creación | 0 | 14.52 | 19-06-2026 |
| 4 | Maritxu Kajoiren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa, kontzertua eta sorpresak | 0 | 10.8 | 23-09-2026 |
| 5 | Elizalde Eskolak giro ezin hobean ospatu du Eskubaloia plazara ekimena | 0 | 14 | 01-06-2026 |
| 6 | Udal aldizkariaren urteko lehen alea kalean da | 0 | 8.86 | 10-06-2026 |
| 7 | Pagoeta eguna borobila aurtengoa | 0 | 5 | 07-06-2026 |
| 8 | Esther Lekunberri | 2 | 6 | 23-04-2018 |
| 9 | Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan | 0 | 7.35 | 27-08-2026 |
| 10 | Los Santiagos llegan a Donibane con un txupinazo que dará inicio a una intensa semana | 0 | 11.96 | 23-07-2026 |