Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak

Дата публикации: 05-08-2026 14:42:26

Euriak ezin izan zuen galerazi jaien hasiera oztopo batzuk sortu arren baina festa giroa nagusitu zen

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

05/08/2026 Actualizado a las 16:42h.

Abuztuak 6an Salbatore Eguna ospatzen du Getariak eta besperatik herriko festetan murgilduta daude herritarrak, bereziki gaztetxoak izan ziren protagonistak lehen ekitaldian.

Gonbidatu ez egoki bat ere izan zen, euria. Azpaldian zerura begira egon ondoren, jaien lehen egunean atorri da, itxuraz Getariako festak gogoko ditu euriak ere.

Gaztetxoak udaletxeko balkoitik iragarri zuten herria festetan murgiltzen zela baino ondoren atera behar zuten buruhandiak, kaleak buztita zeudenez eta erorketa arriskua handia zenez, bertan behera uztea erabaki zen. Dena den, larunbat arratsaldean aterako direla aurreratu zuten batel estropada amaitzean, moilatik atera eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte.

Txarangak musika jarri eta Erraldoi Txikiak dantzara.

Txarangak musika jarri eta Erraldoi Txikiak dantzara. (Amaxkar)

Zorionez, Zarauzko Erraldoi txikiak eta Kita del pare txarangak alaitu zuten eguerdia eta bitartean Paella-lehiaketaren hasiera txosnagunetik Berdura Plazara eramatea erabaki zen, aterpe bila.

Zuzenean herriko gazteak sukaldatzen zer nola moldatzen diren ikusi ahal izan zuten getarirarrak eta prestatutakoarekin gazteen herri-bazkaria egin ahal izan zuten. Gazte hauek arratsaldean jokoak egin zituzten eta bitartean, haurrak, Sahatsaga kiroldegira joan ziren, euriak behartuta,j haur jolasetara.

Paella prestatzen Berdura Plazan.

Paella prestatzen Berdura Plazan. (Amaxkar)

Elkano Bilbon

Juan Sebastian Elkanoren heriotzaren 500. urteurrena dela eta, Itsasmuseum Bilbaok, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Getariako Udalak hitzaldi berezi bat antolatu dute gaurko egunerako. Goizeko 09:00etatik 11:00etara, Itsasmuseum Bilbaon, Elkanoren bizitza eta ondarea sakonago ezagutzeko aukera eskainiko da, haren azken borondateak eta nabigatzaile gisa erakutsi zuen aparteko gaitasuna ardatz hartuta.

Newsletter

Historialariek egindako dokumentazio-lanek erakusten dutenez, 1526ko abuztuan hil zen Juan Sebastian Elkano, munduari lehen bira eman eta lau urtera. Bost mende geroago, bere figura berriro aztertzeko eta haren ondarea balioan jartzeko elkartuko dira adituak Bilbon.

Abuztuak 6ko egitaraua

09:30. Getariako Musika Bandaren diana.

11:00. Meza nagusia, Getariako Abesbatarekin.

11:00. Haurrentzako tailerrak.

12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.

12:45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.

17:30. Eskuz binakako XXVIII. Salbatore Pilota Txapelketako | Jubenilak eta 23 azpikoak -Gure Txeruk antolatuta.

18:00. Markeliñeren Chef Nature antzerki ikuskizuna, plazan.

19:30. Goxo txaranga.

19:30. Iago Mago, txosnetan.

22:30. Lekittoko Deabruak antzerki taldearen su-ikuskizuna.

23:00. Txosnagunean pintxada: Gga Zazta, Atlantis Brothers, Margari ta Barbari.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña013.6106-08-2026
2Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko01024-07-2026
3Indarberritzeko jan, edan eta segi festan08.9808-08-2026
4Salbatore pilota txapelketak erabaki zituen irabazleak01012-08-2026
5Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean014.5504-08-2026
6Salbatore Jaietako txapelketetan eta tailerretan izena emateko epeak prest01004-07-2026
7Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan01007-09-2026
8Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
9Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz01006-07-2026
10Festak girotzen joateko V. Herri Ginkana arrakastatsua01003-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.