Bosgarren edizioa bete du ekimen honek herritarren partaidetza handiarekin, antolakuntza bikainarekin eta giro paregabean
03/08/2026 Actualizado a las 20:01h.
Salbatore Jaien atarian, Udalak bosgarren urtez antolatu du Herri Ginkana. Dagoenenko zita utzi ezina bihurtu da getariar askorentzat, taldeak aurrez osatu eta arratsakde zoragarria igarotzeko aukera eskainiaz.
Sekulako giroa izan zen larunbatean, goiza goibel egon arren, arratsalderako zerua garbi, urdin, eta eguzkipean gune ezberdinetan jokoak egiteko moduan izan ziren V. Herri Ginkanan parte hartu zuten 250 herritarrek.
Beharrezkoa da eguraldiak laguntzea kontutan izanik egiten diren jokoak uda girokoak direla, ura eta itsasoa erabiltzen bi dira hauetako askotan. Dena den aurrez prestatutako joko gune batzuk baztertu egin behar izan ziren, marmokak azaldu dira azken boladan eta arriskua ekiditeko berten behera uztea erabaki ziren hauetariko joko batzuk.
Gunez guneSuziriak iragartzen zuen jokoen hasiera eta txandaka talde guztiak gunetik gunera pasatzen joan ziren, irribarre. algara eta umore onarekin txoko guztietan, Heldu eta gazte, denak elkarrekin jokorako prest.
Denera 25 taldek eman zuten izena, eta datu onek erakusten du Herri Ginkanaren arrakasta. Zortzi gune prestatui ziren joko eta jolas ezberdinekin eta hau guztia aurrera ateratzeko ezinbestekoa da boluntarioen laguntza.
45 boluntario prest izan ziren jolas gune baloitzean prestatutako jokoak aurrera eramateko. Ez da txantxetako kontua honelako antolaketa bat aurrera eramatea eta primeran egin zuten denak.
Aurreko asteetan prestatzen dituzte jokoak, probak eginaz eta egunean dena prest zuten gune bakoitzean taldeak jaso eta jolasean jartzeko.
Antolaketa oso popzik azaldu zen emaitzarekin. Urtetik urtera gora datorren ekimena da hau eta dagopeneko getariarren bihotzen txoko bat egin du. Udalak garbi azaldu du larunbat arratsaldean izandako festa denon lankidetzarekin egiten dela.
«Beste behin ere, elkarrekin sortu genuen giro ederra izan zen arratsaldeko oparirik politena. Bihotzez eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, boluntarioei eta antolakuntzan lanean aritu zineten guztioi. Zuen ilusio, konpromiso eta laguntzari esker egin da posible V. Herri-Ginkana» adierazi du Udalak..
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |
| 2 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 3 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 4 | Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira | 0 | 12.94 | 05-09-2026 |
| 5 | Dagoeneko festetan dira Artadin | 0 | 8.62 | 26-09-2026 |
| 6 | Ur Irekietako Igeriketa Gunearen lehen fasea lizitaziora atera da | 0 | 6.85 | 29-07-2026 |
| 7 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 8 | Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean | 0 | 25.42 | 19-09-2026 |
| 9 | Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai | 0 | 28.02 | 21-09-2026 |
| 10 | Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan | 0 | 6.14 | 19-09-2026 |