Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz

Дата публикации: 06-07-2026 19:38:17

Larunbatean Bilbon laugarren amaitu ondoren, igandean garaipena ere hurbil izan zuten Ion Larrañagaren arraunlariek

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

06/07/2026 Actualizado a las 21:38h.

Itxasora joan bezain laster, getariarrak erakutsi dute aurtengo denboraldia berriro ikusgarria izango dela. Hirugarren jardunaldian garaipenaren borrokan ikusi ditugu Esperantzako mutilak.

Madrilen laugarren sailkatu ziren Eusko Label Ligako lehen estropadan eta larunbatean, Bilboko uretan erlojupeko bikain bat egin eta berriz, lau ollarren atzetik geratzen ziren.

Zaleak lasaitasun puntu bat izan zuten, denboraldi berri bat hasten denean inork ez daki non kokatuko den herriko ontzia eta larunbatean ikusi zen onenen artean kokatuta egongo dela.

Banderaren borrokan

Gauzak horrela, igandean itxasoko lehen estropada genuen, XLIII Bandera Petronor, eta bigarren txandan barruan dutena atera eta txanda nagusitasunez menderatu zuten.

Hondarribia bakarrik izan zen gai getariarren atzetik joateko baino alferrik, helmugan 11 segundoko aldea izan zen bien artean. Ezarritako denbora, 20:13,86, ona zen baina atzetik betiko lau traineruak zetozen txanda nagusian.

Lehen ziabogan Oriok bakarrik hobetzen zuen getariarren marka eta bigarrengoan Bermeok ere denbora hobea egiten zuen. Zierbena eta Donostiarra jokoz kanpo zeuden eta hirugarren postua eskura zuten Esperantzako arraunlariak. Azken ziabogan Oriok 11 segundo ateratzen zizkion eta Bermeok lau.

Newsletter

Azken luzea ikusgarria osatu zuten getariarrak zeren Bermeori helmugan 8 segundo ateratzen zizkion eta Oriokoak, aurreko txandako denbora bazekitenez, estutu eta azkenean bandera eskuratzen zuten 5 segundoko aldearekin.

Azken luzea ikaragarria egin zuten, erakutsiz indartsu daudela eta datorren larunbatean Castron XIV Bandera CaixaBank lehiatuko dute eta txanda nagusian gainera. Beti esaten dugu lau ollarren atzetik onenak direla gureak baina erne, aurten agian hauekin lehia dezakete.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan01007-09-2026
2Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak09.1111-09-2026
3Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan01003-09-2026
4Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
5Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
6Bilbo eta Zierbenako uretan lehiatuko du Esperantzak asteburuan09.1502-07-2026
7Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da013.7809-08-2026
8Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
9Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin013.7820-09-2026
10Jon Sarasua soziolinguista euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak06.3325-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.