Larrañagaren mutilek ez zuten hutsik egin eta sailkapen estropadan bosgarren amaituta Donostiara eramango du Marea Marroia
03/09/2026 Actualizado a las 15:47h.
2026ko denboraldia borobiltzeko Getariako Arraun Elkarteak azken helburu bat zuen, iraileko bi lehen igandetan Donostian izatea Esperantza, Kontxako Bandera lehiatzen.
Sailkapen estropada beti izaten da arriskutsua, bereziki Eusko Label Ligan onenen artean dauden trainerentzat, hauek badirudi behartuta daudela sailkatzera eta horrek beti ezartzen dio kirolariari presio puntu bat.
Getariarrek, astearte arratsaldean herriko zaleen babesa eta animoa jaso zuten azken entrenamenduan eta horrek indarrak eta konfiantza eman zion eskifaiari.
Ez zuten Donostian kale egin. Ziabogako denbora ikusita gauzak ondo bideratuta zituztela ikusi zen eta horrek bai Ion Larrañagari, ontziko arraunlariei eta arraunzale marroi guztiei lasaitasuna eman zien. Helmugan bosgarren postuan bukatu zuten, sailkapena eskuan eta igandera begira jarrita.
Igande honetako txandak ere erabakita geratu dira. Esperantza lehen txandan izango da eta berarekin Donostiarra, Orio eta Ondarroa.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 2 | Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz | 0 | 10 | 06-07-2026 |
| 3 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 4 | Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren | 0 | 10 | 01-09-2026 |
| 5 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 6 | Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan | 0 | 10 | 14-09-2026 |
| 7 | Kontxako sailkapen-estropadara joateko bus zerbitzu bereziak | 0 | 11.43 | 28-08-2026 |
| 8 | «Ilusio handia egiten zidan tripulante bezala ontzian etortzea» | 0 | 8.92 | 29-07-2026 |
| 9 | Guía para seguir el desembarco: Elkano vuelve hoy a Getaria | 0 | 8.62 | 07-08-2026 |
| 10 | Ostegunean Bista Onan ØDEIren zuzenekoa | 0 | 10 | 07-07-2026 |