Donostiako badian bigarren jardunaldian GAEko traineruak bere benetako maila eman zuen eta Lekittarra gainditu zuten
14/09/2026 Actualizado a las 15:40h.
Esperantzak hitzordu oso berezia zuen igandean Donostiako badian, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia lehiatzen zuten eta lehenengoan nahi baino emaitza kaxkarragoa lortu ondoren, euren benetako maila eman nahi zuten eta baita lortu ere.
Lehen txandan aritu ziren eta zozketak inork nahi ez zuen lehen kalean arraun egitera eraman zituen. Zaleei zerbait zor ziotela pentsatuz, Lekittarra eta Ondarroa traineruekin borroka polita izan zuten, kanpoaldeko luzean. Itzuleran, garbi erakutsi zuten euren maila eta zuloa zabaltzen joan ziren. Helburua garbia zen sailkapen orokorrean Lekeitioko ontziari aurrea hartzea.
Epaileek emaitza ofizialak kaleratu zituztenean jakin zuten Ion Larrañaga eta bere mutilak sei segundo mileren alde zituztela bi jardunaldiko denborak batuta, eta seigarren bukatzen zuten.
Igandean, Ion Larrañagak Unax Eizagirre jarri zuen patroi lanetan. Traineruan, ababorrean, Igor Gomez, Imanol Eizagirre, Aimar Iraola, Iñigo Mercader, Iker Eizmendi eta Haritz Miralles aritu ziren eta istriborrean, berriz, Igor Gurutxarri, Iker Castillo, Daniel Ariztimuño, Gaizka Gorostiaga, Andde eta Jokin Iraola izan ziren. Azkenik, proel lanetan, arraun txikiarekin, Jokin Aizpuru aritu zen.
Jon Urresti garaileJon Urresti getariar arraunlariak bazuen zer ospatu igandean. Orioko San Nikolas traineruan aritu da denboraldi honetan, eta honenbestez, igandean getariarrak beste Kontxako Bandera bat lortzen zuen, dagoeneko hiru kontxa irabazi ditu Urrestik (2022an Bermeorekin), eta azken bi denboraldietan Oriorekin.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 2 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 3 | Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan | 0 | 10 | 03-09-2026 |
| 4 | Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren | 0 | 10 | 01-09-2026 |
| 5 | Laugarren aldiz bigarren egin du Esperantzak Eusko Label Ligan | 0 | 8.34 | 24-08-2026 |
| 6 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 7 | Getariako Udalaren bi dirulaguntza deialdi berri argitaratu dira GAOn | 0 | 10 | 02-07-2026 |
| 8 | Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen” | 0 | 13.7 | 08-09-2026 |
| 9 | Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak | 0 | 24 | 21-09-2026 |
| 10 | Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak | 0 | 9.07 | 14-09-2026 |