Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak

Дата публикации: 21-09-2026 22:00:00


18 hilabeteko iraupena izango dute, eta lanak bukatutakoan ekingo diote Goiz Eguzkiko eremua berritzeari, inguruko espazioa hobetzeko.
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Hastear dira Elizatxo eta Portu auzoak Kaxkoarekin lotzeko igogailuaren obrak. Datorren as­telehenean jarriko dituzte martxan, irailaren 28an, eta 18 hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Goiz Eguzki jubilatuen egoitzaren ondoan eraikiko dute, pasabide batekin eta eskailerekin batera.

Hernaniko Udalak adierazi du «pauso garrantzitsua» izango dela herriko mugikortasunerako, eta «irisgarritasunerako aukera berriak» eskainiko dituela. Izan ere, nabarmendu du horrek hobetuko duela «auzoen eta hirigune historikoaren arteko konexioa», eta erraztuko dituela «herritarren eguneroko joan-etorriak», Elizatxoko, Portuko eta Osiñagako auzotarrentzat. «Auzoetako bizilagunek hainbatetan helarazi digute herrigunearekin duten lotura hobetzeko beharra, bereziki Kaxkora iristeko dauden desnibelak eta irisgarritasun zailtasunak gainditzeko. Eta aldarrikapen horien baitan, igogailua izan da urteetan auzokideek babestu duten aukeretako bat», azaldu du Udalak, obren hasieraren berri ematearekin batera.

Igogailuaren eta pasabidearen obrak bukatutakoan, Goiz Eguzkiko eremua berritzeari ekingo diote, aurreratu dutenez. «Horrela, lotura berria ez ezik, inguruko espazioaren hobekuntza ere jasoko du esku hartzeak». 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean025.4219-09-2026
2Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026
3Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
4Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai028.0221-09-2026
5Atsegindegin ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik026.8618-09-2026
6Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026
7Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako024.7919-09-2026
8Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan025.8324-09-2026
9Batzar irekia bihar Biterin, osasun publikoaren aldeko plataformak023.2828-09-2026
10Hitzaldia Lasarten, Egia Kermanentzat elkartekoek08.6319-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 24. Источник: kronika.eus.